XXI. Marmitako Lehiaketaren izenematea zabalik da

2017(e)ko uztailaren 23a, igandea - 13:14etan eguneratua

GETARIA – Getariako Salbatore jaien baitan, aurten ere marmitako lehiaketa ospatuko da abuztuaren 5ean eta izen-emate epea dagoeneko zabalik dago hilaren 26a arte. Taldeak bi sukaldariz osatu beharko dira eta bietako batek getariarra izan beharko du. Uztailaren 27an izena eman dutenen artean zozketa egingo da eta 38 bikotek hartuko dute parte lehiaketan. Jakinarazi dutenez, lehiaketari 10.00etan emango zaio hasiera eta 13.00etan itzaliko dira suak. – A.R.