Elkarteek eta gizarte zein kultur erakundeek Civivoxetan espazioak datorren ikasturtean modu iraunkorrean erabiltzeko lagapen-eskaera egin dezakete, irailaren 1era arte

Jarduera egiteko espazioen lagapenak 2017ko urriaren 2tik 2018ko ekainaren 16ra bitarteko denbora-tartea hartzen du

noticiasdenavarra.com - Lunes, 24 de Julio de 2017 - Actualizado a las 13:41h

NAFARROA. Irailaren 1ean amaituko da elkarteek eta irabazi asmorik gabeko gizarte zein kultur erakundeek datorren ikasturtean zazpi Civivoxetako edozeinetan espazioak modu iraunkorrean erabiltzeko lagapen-eskaera egiteko epea. Erabiltzaileak irabazi asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak izan ahalko dira, betiere egin behar dituzten jarduerak bat badatoz zentroen helburuekin.

Hona hemen lagatzeko baldintzak: legearekin bat eraturik egotea eskabidea aurkezten den datan, helbide sozial eta fiskala Iruñean izatea, eta izena emanda izatea Iruñeko Udaleko Elkarteen Erregistroan. Halaber, egingo diren jarduerak kulturalak edo artistikoak izan behar dira, herritarren parte-hartzea sustatzekoak, eta publiko eta irekiak ere. Espazioa eskatzen den zentroan egingo diren jardueren zerrenda xehatua aurkeztu beharko da eskabidean, baita elkartearen estatutuak ere, deialdira lehenbiziko aldiz aurkeztuz gero, edo –beharrezkoa izanez gero– dagokion dokumentazioa eguneratzea.

Espazioen lagapenak 2017ko urriaren 2tik 2018ko ekainaren 16ra bitarteko denbora-tartea hartzen du. Uztailean, eskabideak aurkeztu daitezke astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara Kondestable, Iturrama, Juslarrocha, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan;eta arratsaldez, Kondestablen bakarrik, 17:00etatik 21:00etara. Abuztuan ordutegia 09:00etatik 14:00etarakoa izango da Civivox guztietan eta, eta arratsaldez, Kondestablen bakarrik, 17:00etatik 21:00etara. Irailaren 1ean ordutegia zabalagoa izango da: 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, edozein Civivoxetan.