Hasi dira Iruñearen ondare-aberastasuna, harresiak eta Ziudadela ezagutzeko Udalak udarako antolatu dituen bisita gidatuak

Izena eman behar da Turismo Bulegoan, 948 420 700 telefonoan, eta en oficinaturismo@pamplona.es edo visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetan

noticiasdenavarra.com - Lunes, 24 de Julio de 2017 - Actualizado a las 15:06h

Iruñeak bisita gidatuak eskainiko ditu egunero, irailaren 3ra arte, hiriaren ondarea, historia, harresiak eta Ziudadela ezagutarazteko. Lehenengo bisita gaur goizean izan da, astelehenarekin, eta ia hogei lagunek ezagutu dute Iruñearen Historia harresien artean. Portalapea etxartea, San Zernin eliza, Kontuen Ganbera eta Katedrala bisitatu dituzte. Bisita gidatu hau astelehenetik igandera errepikatuko da, 10:30ean, eta beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena eman daiteke Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es eta visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetan, edo 948 420 700 telefonoan.

Prezioa 5,50 eurokoa da, pertsonako, eta 10 urtetik beherako haurrentzat doan. Pamplona-Iruña card txartelarekin sarrerak 5 euro balio du. 10 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez, bisita egin ahal izateko. Uztailean, Iruña: historia harresien artean izenekoaz gain, beste bi bisita gidatu eskainiko dira. Bidaia bastioien barnealdeetara ere egunero da, 18:30ean, eta honako ibilbidea egiten du: Redíngo Bastioa, Guadalupekoa eta Labritekoa, Barbazan ingurabidetik igarota.

Prezioa 4,50 eurokoa da (Pamplona-Iruña card txartelarekin 4 euro), pertsonako, eta 10 urtetik beherako haurrentzat, doan. Ziudadelako sekretuak, bestalde, ostegunetik igandera da, 20:00etan. Prezioa ere 4,50 eurokoa da (Pamplona-Iruña card txartelarekin,4 euro), pertsonako, eta 10 urtetik beherako haurrentzat, doan. Honako toki hauek ezagutuko dira: Ziudadelako guardia-gorputza, kaserna, arma plaza, kasamata, antzinako kapera, poterna eta Laguntza atea. Bi bisitetarako izena eman daiteke Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es eta visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetan, edo 948 420 700 telefonoan. Sarrerak Turismo Bulegoan jaso beharko dira, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara;eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara. Igande arratsaldetako bisiten sarrerak aldez aurretik jaso beharko dira, bulegoa igande arratsaldean itxita baitago.