Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hezkuntza Departamentuak “eTwinning” programako proiektuen kalitatean sakontzeko asmoa du

Nafarroako ikastetxeek dute pataforma honetan estatu osoko erregistrorik gehien

navarra.es - Martes, 25 de Julio de 2017 - Actualizado a las 18:28h

Hezkuntza Departamentua nazioarteko eTwinning plataforman parte hartzen duten Nafarroako ikastetxeek proposatutako proiektuek kopuruz bakarrik ez, kalitatean ere gora egin dezaten lanean ari da. Izan ere, Nafarroak du eTwinning plataforman erregistrorik gehien Espainiar estatuan: orain arte 856 proiektu zenbatu dira Nafarroako ikastetxeek proposatutakoak.

Erronka, beraz, “erregistro horiek guztiak kalitatezko proiektu bihurtzea litzateke”. Horretarako Irasleen Prestakuntza Planean jaso dira, esaterako ILZetan informazio eta zabalpen saioak, seminarioak, lan-taldeak eta online ikastaroa, integratik-ekin elkarlanean.

Horrez gainera, Gobernuaren nafarroa.eus atariko Hezkuntza Atalean ere aldioro argitaratzen da plataformaren inguruko informazioa, izan ere, deialdi edo epe zehatzik ez badago ere proiektuak aurkezteko “irakasleek nahi duten unean ekin diezaiokete proiektuei ikasturtean zehar”, azaltzen bait du ekimen honek berak.

Sarean lan egiteko eta beste erkidego eta herrialdeetako ikastetxeekin elkarlanean aritzeko tresna honekin lanean ari dira Nafarroako 74 ikastetxe (383 proiektu ezberdinetan, 2005etik). Ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz aritzen dira. Amaitu berri den ikasturtean beste 39 ikastetxe nafar gehitu dira eTwinning plataformara eta 156 proiektutan aritu dira.