Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

debabarrena

‘Hiru lore beltz’ ikuskizuna izango da ostiralean Azpeitian

Herriko hemeretzi sortzaile igoko dira Sanagustin kulturguneko oholtzara

Jabi Leon - Martes, 25 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Ikuskizunaren bultzatzaile batzuk aurkezpen ekitaldian.

Galería Noticia

  • Ikuskizunaren bultzatzaile batzuk aurkezpen ekitaldian.

azpeitia- Azpeitiarrek herriko hemeretzi sortzaileren elkarlanaren fruitua den Hiru lore beltz ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren ostiralean, Saninazioetako jai haundien atarian.

Xalbadorrek 1973an idatzi zuen Mendian galdu direneri bertso sorta oinarri duen ikuskizun hori Sanagustin kulturgunean taularatuko da, 22.00etan hasita.

Elkar-Ekin plataformaren, Dinamoa sormen gunearen eta herriko hainbat norbanakoren ekimenez sortutako Hiru lore beltz ikuskizunak “jendearen gogo-bihotzak erasan” nahi ditu.

Izan ere, antolatzaileek “1973an Ezpeletan hotzez hil ziren hiru afrikarren memoria gogoratu eta gertaera haien gaurkotasunaz ohartarazi nahi dute” elkartasun ezaren eta elkartasun nahiaren inguruko ikuskizun honetan. Horretarako, azken urteotan gerratik ihes egin nahian dabiltzaten errefuxiatuen egoeran jarri dute arreta.

Edonola ere, bertsoak, musika, dantza, poesia eta antzerkia izango dira datorren ostiralean Sanagustin kulturgunean taularatuko duten ikuskizunaren osagaiak.

Horiek sukaldatzeko herriko ondorengo artista igoko dira oholtzara: Leire Ostolaza bertsotan;Jon Gurrutxaga, Felipe Murillo, Amaia Gorrotxategi, Iñaki Salegi, Maider Azurmendi eta Iraia Bereziartua musikari lanetan;Haritz Arakistain, Ane Arenas, Haizea Egiguren eta Xanti Agirrezabalaga antzerkian;Lierni Varela, Patxi Juaristi eta Mirari Zubizarreta dantzan;Leire Arenas, Miren Gorrotxategi eta Juan Azpillaga poesia errezitatzen;eta Nekane Zinkunegi eta Aritz Arzallus hizlari-zirikatzaile lanetan.

Sortzaile guzti horiek joan den urtarrilean hasi ziren Hiru lore beltzikuskizuna lantzen, elkarlanean.

Hori bai, ekimenaren bultzatzaileek jakinarazi dutenez, ostiraleko emanaldian oholtzaratuko ez badira ere “beste hainbat lagun ere sormen lan kolektibo honetako kide izan dira”.

Beraz, azpeitiarrek herriko sortzaileren lanarekin disfrutatzeko aukera paregabea izango dute hilaren 28an Sanagustinen.

gaur, santixo egunaAzpeitiarrek Saninazioetako baserritarren eguna ospatuko dute gaur, festa giroan.

Jardunaldia abiatzeko goiz eresia, Cesar Valverde pilota txapelketaren finalak eta Nafarroako banderari omenaldia hasiko dira, 10.30ean. Horren ondoren (11.00etan) eskualdeko ganadu erakusketa eta XIX. Gazta lehiaketa abiatuko dituzte eta 12.00etan XLV. Sagardo lehiaketa. Urtero bezala, txekor errea eta parrillan eginiko hegaluzea dastatzeko aukera izango da bertsolariek eta trikitilariek girotuko duten ekitaldi horren bueltan.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia