Uxua Barandiaran hirugarrena izan da Cobreceseko Trailean

Martes, 25 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:10h

zegama- Asteburuan, Kantabriako Cobreces herrian mendi lasterketa solidarioa egin dute. Bertan, Uxua Barandiaran korrikalari zegamarrak hirugarren postua lortu zuen, 2 ordu eta 45eko denborarekin. Probako xehetasunei dagokionez, 25,5 kilometroko ibilbidea du eta horrez gain, 900 metroko desnibel positiboa du probak. Lasterketako diru guztia elkarteko bati ematen dio antolakuntzak. - M.A.

zaldibia- Kurtso amaierarekin batera, bigarren urteurrena osatu du gobernuan 2015-2019 legegintzaldiko Zaldibiako EH Bilduren udal-taldeak. Balantzea egin eta aurrera begirako erronkak elkarbanatzeko baliatuko da bihar egingo duten bilgune berezia. Hala, hitzordua 19.00-etan izango da Karreanen eta herritarrei bertara inguratzeko deialdia ere zabaldu dute, urte hauteako lorpenak ezagutu ditzaten. - M.A.