'La Traviata' opera proiektatuko dute bihar Modelon

A.R. - 2017(e)ko uztailaren 26a, asteazkena - 12:23etan eguneratua

ZarautzZarauzko Udaleko Kultura sailak opera proiekzioak antolatu ditu datozen asteetarako Modelo aretoan, eta guztira, hiru opera proiekzio eskainiko dira abuztua amaitu bitartean. Lehen saioa bihar izango da eta La Traviata opera ikusteko aukera izango da. Hurrengoa datorren abuztuaren 10ean izango da eta Madame Butterfly izango da ikusgai. Amaitzeko, abuztuaren 24ean Turandot eskainiko da. Hiru emanaldiak 20.30ean izango dira eta sarrerak zortzi euroren truke erosi ahal izango dira txarteldegian.