Astigarragako festak, zapore onarekin

Santa Ana Eguneko sagardo dastaketarekin, idi-demekin eta Herri kirolen erakustaldiarekin amaitu dira jaiak

Aitziber Mugaren erreportajea eta argazkia - Jueves, 27 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Sagardo dastaketa, Foru plazan.

Sagardo dastaketa, Foru plazan.

Galería Noticia

Sagardo dastaketa, Foru plazan.

Euskal ohiturak eta kultura izan ziren atzo nagusi Astigarragako Santa Ana egunean. Goizean, baserriko tresna-egileen erakusketa eta sagardo dastaketa eta pintxoen salmenta izan ziren Foru plazan. Baita idi-demak ere, 1.500 kiloko harriarekin, 20 minutuko saioa egin zuten lau idi parek: Pagadizabal, Etxetxo, J.M. Elola eta Matxainen idiek. Eguerdian, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze bertsolarien txanda izan zen. Udaletxeko plaza jendez gainezka zegoen eta sagardoaren dastaketa oso animatuta egon zen.

Aurten bost egunetan izan dute zer ospatu eta gainera 30 urte betetzen dira Astigarragak udalerri titulua berreskuratu zuela

Arratsalde partean, herri kirol jaialdia egon zen. Hasteko Errenteria, Hernani, Oiartzun eta Astigarragaren arteko desafioa burutu zen eta ondoren, Alazne Etxaburua eta Irati Astondoa aizkolarien eta Idoia Etxeberria harrijasotzailearen erakustaldiak egon ziren.

Honenbestez, atzo amaitu ziren Santio jaiak. Aurtengoak gainera, bereziak izan dira Astigarragak Donostiarengandik desanexioa lortu zuela 30 urte betetzen baitira.

Gainera, asteburua festa giroan aprobetxatzeko, aurten bost jai egun izan dira. Hasiera batean, hots, Astigarragak hiru egun ospatzen zituen: Santio bezpera, Santio eguna eta Santa Ana eguna.