Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Mariatxiekin hitzordua larunbatean dute Beran

Euskal Telebistak grabatuko du Herriko Etxeko Plazako saioa (21:30)

Viernes, 28 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:10h

bera- Eguraldiarengatik bertan behera gelditu zen Beran uztailaren 1eko eta 19ko mariatxi emanaldia uztailaren 29an egiteko asmoa dute. Larunbatean 21:30ean hasita Herriko Etxeko plazan Mariachi Imperial Elegancia Mexicana ariko da. Euskal Telebistak eta Berako Udalak antolatu dute saioa, gero Mexikotik kantari izeneko saioan eskaintzeko. Aitzineko bi saioetaan Dantzaki dantza eskola ere etortzekoa zen, baina oraingoan ez.

Mariachi Imperial “Elegancia Mexicana” taldea Guanajuatotik dator (Mexiko), Tomas Pitayoren zuzendaritzapean. Hau Rocio Durcalekin urtetan lan egin izandakoa da eta taldearen zuzendaria eta arduraduna izan da azken 16 urtetan.

Hamabi kidek osatzen dute mariatxia, horien artean bederatzi musikari zazpi ahots ezberdinekin kantu mota bakoitzerako: bihuela, gitarroia, gitarra, bi tronpeta eta lau biolin;bi emakumezko ahots eta dantza bikotea. Ikuskizunean Mexikoko estatu guztietako folklore tradizionalen temak taularatuko dituzte: Tamauripas, Colima, Nuevo León eta nazioarte mailan ezagunena, Jalisco. - A.A.A.

Herramientas de Contenido