Yoga saioa izango da gaur Torreoiko parkean

2017(e)ko uztailaren 28a, ostirala - 14:14etan eguneratua

ZARAUTZ – Zarauzko Torreoia Bizirik taldea yoga saioak ari da eskaintzen hilabete honetako ostiraletan Lotuz Studioko Mar eta Edithen eskutik, eta oraingo honetan Torreoiko parkean izango da saioa. Hitzordua gaur izango da arratsaldeko 20.00etan, eta parte hartu nahi duen oro gonbidatuta dago. “Herriko hainbat leku ezberdinetan egin ditugu saioak eta zoragarriak izan dira. Beraz, berriro ere elkar ikustea espero dugu”, adierazi dute. – A.R.