Hondarribia udal aldizkariak uztaileko alea kaleratu berri du

X.S. - 2017(e)ko uztailaren 29a, larunbata - 11:33etan eguneratua

Hondarribia Bere Hondarribia udal aldizkariaren uztaileko alea kaleratu berri du Hondarribiko Udaleko Euskara arloak. Oraingoan, Hondarribia Blues jaialdiaren berri ematen da, erreportajea egin dute ekainean onartu zen HAPO berriaren inguruan eta Ama Guadalupekoa traineruko Galder Ezponda arraunlaria elkarrizketatu dute. Aldizkaria ohiko lekuetan doan dago eskura eta baita, PDFan, www.hondarribia.eus gunean.