Xanistebanetan hondakinen bilketan aldaketak egongo dira

A.M. - 2017(e)ko uztailaren 29a, larunbata - 11:36etan eguneratua

OiartzunOiartzungo Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, xanistebanak diren bitartean hondakinen bilketako ordutegian aldaketak izango dira Elizalde auzoko zenbait eremutan. Honenbestez, abuztuaren 2tik 7ra, goizez egingo da bilketa eta bizilagunek 8.00etatik 9.00etara atera beharko dituzte hondakinak. Honako kale eta plaza hauei eragingo die aldaketak: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka eta Rafael Pikabea kaleak (1, 3, 5, 7 eta 10 zenbakiak), eta Doneztebe, Landetxe, Euskal Herria eta Kaskazuri plazak.