Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Joanikot pastorala

Zuberoan dena prest dute gaur Joana Etxart mauletarrak eginiko lehen pastorala eskaintzeko

Domingo, 30 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Perros y pastores

(A.A.A.)

Galería Noticia

  • Perros y pastores

Altzai-Altzabeheti-Zunharreta eta Lakarri-Arhane-Sarrikotagaineko herritarrak prest dira ‘Joanikot’ pastorala taularatzeko gaur (15h30) eta abuztuaren 6an (15h30). Joana Etxart (1978) mauletarrak idatzi duen pastoralak Arberoako Joan Joanikot kapitainaren ibilbidea aipatzen du parte har-tze aipagarria izan baitzuen Nafarroaren konkistan 1512an Gaztela lagundu zuelarik lehenik, eta geroago nafarren independentzia berreskuratzen saiatu zelarik 1521ean.

Zantxo Azkarra, Eüskaldünak Ibainetan, Antso Handia eta Xiberoko Jauna pastoralen ondotik, erreinu zaharreko gora behera korapila-tsuak agertuko dira taulen gainean aurten ere. Arberoako Joan (1470-1521) armadaren kapitain izatera heldu zen eta borrokan ez zebilelarik Nafarroako Tebas herrian bizi zen Oztako Maia emaztearekin.

Erreinu zaharra sorterri eta bizileku izan arren, ez zion beti leialtsun argiena erakutsi. Izan ere, 1512 urtean inbaditzaileen laguntzaile fina izan zen. Gaztela Aragoiko erasoarengatik gaur egungo Nafarroa Behera baizik ez zen gelditu Albreteko Katalina erreginaren esku. Lurraldearen parte handienaren burujabetza kentzean sutsuki parte hartu zuen Joanikot kapitainak. Lau urte geroago ez zuen parte hartu nahi izan porrot egin zuen Nafarroaren burujabetza berreskura-tzearen saiakeran. 1521ean, ordea, Albreteko Henrikeren alde egitea erabaki zuen lurraldea berriz har-tzen saiatzeko. Gaztela-Aragoiko garaipenen aurrean burua makurtu behar izan zuten eta Donibane Garaziraino atzera egin. Bertako setioan 21 egun iraun ondoren, erasotzaileek harrapatu eta Iruñeara eraman zuten hiltzeko eta bere gorpua zatitzeko.

Herri proiektuaZuberoko pastorala erdi arotik, edo lehenagotik, datorren herri antzerkia baino askoz gehiago da euskal kulturaz gozatu, euskara sustatu eta herritarren arteko harremanak sendotzeko balio baitu, besteak beste. Prestaketak joan den otsailean hasi zituzten Joana Etxart idazle, Jean Pierra Rekalt errejent edo taula zuzendari eta Jean Louis Aranburu kantu eta musika zuzendariaren agindupean.

Etxart Erresuma Batuaren unibertsitate irakaslea da Parisen eta orain erreinu zaharraren iragana argitara eman nahi du trajeriaren bidez. Idaztea baino historia eta pertsonaiak bilatzea eta aztertzea gustatu zaio Etxarti. 2012an, Nafarroaren konkistaren bostehungarren urtemugaren harira Asisko Urmeneta eta Antton Curutcharryk eman zituzten hitzaldiek interes nabarmena piztu zioten. “Pastoralaren trama bertan ikusi nuen berehala baina errege baten bizia aipatzeko partez herriko norbait nahiago izan nuen hautatu” dio 41 urteko emakume mauletarrak.

Joanikot kapitainaren papera Eric Alzazebe Lakarrin bizi den Santa Graziko aktore ezagunaren esku dago. Denera, 34 bertset, eta bakarrik edo bikotean abestu beharko dituen hainbat kanta eskaini beharko ditu protagonistak.

Pascale Elixondobordak ere toki nabarmena izanen du aurtengo pastoralean Joanikot kapitainaren emaztearen bizia antzeztuko du eta.

Orotara 90 aktore, hauen artean 15 ume, igoko dira taulen gainera 18 jekaldi edo saio dauzkan pastoralari bizia emateko.

Pastoralen loraldiaUda oro Zuberoan taularatzen den pastoralaz gain trajeriaz gozatzeko beste eskaintzak ugaritu dira azken aldian. Gero eta pastoral gehiago agertzen da Euskal Herriko lurralde txikienetik kanpo: Gerezien denbora eta Katalina de Erauso Baionan, Carmen Etxalarren, Eneko Haritza Bilbon edo garai hauetan Baiona inguruan prestatzen ari diren Hiriburu pastorala.

Zuberoan hamar pastoral idatzi dituen Jean Louis Davant euskaltzainak begi onez ikusten du trajeriaren loraldia. “Ez dira denak ados baina gauza ona zait” dio. “Andre batzuek hasi zuten berritzea, hau izan zen lehen iraultza!”. Itxaro Borda idazleak Gerezien denbora pastoral urbanoa apailatu zuen duela urte batzuk Lapurdiko hiri nagusiko portuaren inguruan. “Ez da zuberotarra nafarra baizik, ez zuen beraz Zuberoa traizionatu” Davant euskaltzainaren arabera. “Gero, Zuberotar andre batek moldatu zuen Katalina de Erauso. Bi pastoral eder izan dira, bi urrats handi” Davant-en esanetan. Higatzeko arriskurik ez dio ikusten pastoralari baina trajeriaren oinarriak errespetatzea eskatzen du eta oroz gainetik ezpiritua: epopeia eta epiko sen hori hiru ateen oinarrizko legeekin. Davant-ek pozik ikusten du Pirineotako pastorala bizirik irautea Biarnoan ere emanaldi ba-tzuekin noizean behin. Zuberoan urtero taularatzen dute eta aurtengo lehen emanaldia gaur bertan eskainiko dute.

Herramientas de Contenido