Bandak bihar San Inazio kontzertua eskainiko du

Ereintza dantza taldea gonbidatu dute Herriko Enparantzan 22.30ean izango den ikuskizunerako

Domingo, 30 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Errenteria- Madalen jaiak atzean utzita, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko (EMKE) musika bandak bihar 22.30ean Herriko Enparan-tzan San Inazio kontzertu herrikoia eskainiko du. Euriarekin emanaldia Koldo Mitxelena ikastetxera lekualdatuko litzateke.

Azken urteotan, musika bandak herriko zein atzerriko hainbat elkarte eta kultur eragile gonbidatu izan ditu kontzertu egitaraua osatu asmoz. Hala nola bertatik pasa dira, Easo abesbatza, Parisko Euskal Etxeko Anaiki abesbatza, Jon Maya eta Nerea Vesga Kukai dantza konpainiako dantzariak, Landarbaso abesbatza, Xenpelar bertso eskola… Aurten, Ereintza dantza taldeko dantzariak gonbidatu dituzte.

Ohi bezala euskal konpositoreei soilik eskainitako kontzertua izango da. Jose Olaizola Gabarain, Peña y Goñi, Mokoroa edo Raimundo Sarriegiren lanez gain, Torre Muzkizen A Igarondo eta San Inazio martxa izango dira amaieran.

EMKEtik adierazi dutenez, biharkoa “bandaren urteko kon-tzertu herrikoi eta xarmangarrienetakoa da”. - A.M.