Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

San Inazio eta San Agustin, Legazpin

Asteburu honetan San Inazio auzoko jaiak ospatzen ari dira eta abuztuaren 25etik aurrera Brinkolakoak ospatuko dituzte

Domingo, 30 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:10h

legazpi- Uda festa garaia da eta Legazpin ere ez da festarik falta. Asteburu honetan San Inazio auzoko jaiak ospatzen ari dira eta abuztua amaieran Brinkola auzoko San Agustin jaiak ospatuko dituzte.

San Inazio auzoko jaiei dagokienez, gaur bola txapelketa jokatuko dute Mauleon hoteleko bolatokian. 11.00etan hasiko da. Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia egingo dute auzoko plazan.

Bihar zaindariaren eguna ospatuko dute. San Inazio eguna, hain zuzen ere. 10.00etan Goiz Deia taldeko txistulariek joko dute. 10.45ean, berriz, meza egongo da Santikutz egoitzan, Buskabaso auzo elkartearen ekimenez.

12.30ean auzoko jubilatuentzako luntxa egongo da Muruazpi elkartean. Jubilatu bakoitzarekin lagun bat gerturatu ahal izango da. Buka-tzeko, 16.30ean mus txapelketa jokatuko dute Muruazpi elkartean.

San Inazio auzoan, gaur bola txapelketa eta herri kirol erakustaldia egongo dira eta bihar zaindariaren eguna ospatuko dute

Brinkolako San Agustin jaiak, berriz, abuztuaren 25ean hasiko dira. 18.00etan haurrentzako txokolatada egongo da, 20.00etan suziria piztuko dute, 21.00etan bertso afaria egingo dute eta 23.30ean rock kontzertua egongo da geltokiko plazan. 3.30ean autobusa egongo da, Legazpira itzultzeko.

Larunbatean, 26an, makina bat ekitaldi egongo da. 11.00etan haurren-tzako marrazki lehiaketa egongo da. Hurrengo ekitaldiak arratsaldean izango dira: 17.30ean bola eta toka txapelketa hasiko da eta 18.00etan patata tortilla lehiaketa egongo da. Gainera, buruhandiak aterako dira.

21.00etan afaria egingo dute Armuño elkartean eta 23.00etan kantaldia egongo da Aitor Elosegirekin. Gauerdian zunba saioa egingo dute eta 1.00etan txerri harrapaketa hasiko da. Igande goizaldean ere autobusa egongo da Legazpira itzultzeko. 3.00etan irtengo da.

Igandeko ekitaldiei dagokienez, 11.00etan meza egongo da, 12.30ean kantujira egingo dute, 17.30ean haurrentzako jolasak egongo dira, 18.00etan bola eta toka txapelketa hasiko da eta 18.30ean bigantxak eta poniak egongo dira haurrentzat.

Jaiak astelehenean amaituko dira, San Agustin egunean. 12.00etan jubilatuentzako meza egongo da eta 14.00etan jubilatuentzako bazkaria. - A.Z.

Herramientas de Contenido