Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako ekonomia %3,3 hazi da urtetik urtera begiratuta, Estatukotik bi hamarren gorago

Foru Gobernuak aurtengorako BPGdaren hazkundearen aurreikuspena eguneratu du;hots, %2,2tik %3,1era igo da

Lunes, 31 de Julio de 2017 - Actualizado a las 11:51h

Rueda de prensa.

Rueda de prensa. (navarra.es)

Galería Noticia

Rueda de prensa.

Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak, Manu Ayerdik, berretsi du Nafarroako ekonomiak hiruhileko hazkundeari eusten diola, eta bigarren hiruhileko honetan errepikatu dela %0,9ko aurrerapena aurtengo lehen hiru hilabetetan erregistraturiko Barne Produktu Gordinean (BPGd).

Hiruhileko igoera hori Ayerdi lehendakariordearen hitzetan "oso altua" da, eta horrek "bizkortu eta areagotu egin du" Nafarroako ekonomiaren hazkundea, urtetik urterako terminoetan %3,3ra iritsita (2017ko bigarren hiruhilekoa, 2016ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta).

Urteko lehen hiruhilekoan, urtetik urterako igoera %3,1ekoa izan zen eta 2016ko azkenekoan %2,7koa.

Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak esaten jarraitu du "BPGdaren hazkundearen datu onak berresten duela gainerako adierazleak erakusten ari direna urtea hasi zenetik;hots, eskualdeko jarduera ekonomikoa aurreratu genuena baino indartsuagoa eta gogorragoa dela".

Baina, Manu Ayerdik aurreratu du aurten hazkunde ekonomikoa baretzea aurreikusten zutela interes-tasen bilakaera, lehengaien prezioa eta dibisen kotizazioa medio, eta "balitekeela hori hirugarren hiruhileko honetan zehar antzematen hastea".

Gainera, gehitu du "adierazle gehienek aurrerapenen lasaitzea erakutsi dutela ekainean". Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuak aurtengorako BPGdaren hazkunde-aurreikuspena eguneratu du, eta duela urtebete kalkulatutako %2,2tik %3,1era igo du.

Goranzko berrikuspen hori instituzio ezberdinek egindakoen antzekoa da;esate baterako, BBVAk %2,4tik %3,1era igo du eta Laboral Kutxak %2,6tik %3,0ra.

Estatuan baino bi hamarren gehiago

Ayerdi lehendakariordeak adierazi du "Nafarroako garapen ekonomiko ona bat datorrela Estatuko gainerakoek esperimentatzen dutenarekin";izan ere, hiruhileko igoera %0,9koa izan da baita ere eta urtetik urterakoa %3,1ekoa, Foru Komunitatean kontabilizatutakoa baino bi hamarren azpitik.

Manu Ayerdik ondorengoa berretsi du: "koiuntura-adierazleek zerbitzuak jartzen dituzte jarduera ekonomikoa areagotzearen arduradun gisa". Halaber, honako hau gehitu du: "bilakaera horrek azaltzen du kontsumoan egindako gastua (pribatua nahiz publikoa) dela eskualdeko hazkundea batez ere eragiten duena".