Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernua pozten da Garoñako zentral nuklearra itxi egingo delako

Pasa den asteazkenean, Foru Exekutiboak zentrala berritzeko eskaera ukatzeko nahiz zentrala eraisteko eskatu zion Gobernu Zentralari

Nafarroako Gobernua - Martes, 1 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:35h

Nafarroako Gobernua pozik dago Gobernu Zentralak Santa María de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra ixteko hartu duen erabakiarekin. Zentrala Ebro ibaiaren ertzean kokatzen da, uretan gora, Foru Komunitatetik ehun bat kilometrora. Erabaki hori bat dator

Foru Exekutiboak pasa den asteazkenean (uztailak 26) hartutako erabakiarekin;izan ere, ustiapenaren baimena berritzeko egindako eskaera ukatzeko eta instalazioak "atzerapenik gabe" eraisteko eskatu zion. Horrela agertzen zen egun horretan bertan Nafarroako Gobernuak onartutako alegazioen idatzian, zentral nuklearraren ustiapenaren baimena berritzeko izapidearekin loturiko audientzia-fasean aurkezteko. Baimena berritzeko eskaeraren berri uztailaren 12an eman zen Energia Nuklearreko zuzendariorde nagusiak igorritako idatzian;bertan, interesatuek egokitzat jotako alegazio eta dokumentu guztiak aurkezteko epea irekitzen zela iragarri zuen.

Zentral nuklearra 1971. urtean inauguratu zen, eta behin betiko itxiera aitortu zen Ministerioak 2013ko uztailaren 5ean emandako IET 1.302/2013 Aginduaren bitartez, jabeak, Nuclenorrek, ustiapenaren baimena ez berritzeagatik, errentagarritasunik eza alegatuaz. Baina, enpresa titularrak beranduago berriz irekitzea eskatu zuen 2031. urtera bitarte;hau da, lanean 60 urte bete arte. Nuclenorren planen berri izan ondoren, Nafarroako Gobernuak

2016ko uztailaren 27an onartu zuen Estatuari zentral nuklearra berriz ez irekitzea eta eraistea eskatzeko erabakia;izan ere, "zentral horretako edozein gertaerak zuzeneko inplikazioak izan ditzake Nafarroako zona zabaletan, batez ere Ebroren ibaiertzean. Jende asko bizi da bertan, eta nekazaritzako jarduera ere oso garrantzitsua da Foru Komunitateko ekonomiarentzat"