Víctor Javier Villarren erakusketa, haurrendako pintura-jarduerak, eta Pamplona Swing eta Monarch Butterfly taldeen emanaldiak, aste honetan, Iruñea Ilunabarrean proiektuaren barruan

Jarduerak eguzkiaren energiari esker gauzatuko dira, asteazken eta ostiralean, 19:30etik 22:30era

noticiasdenavarra.com - Martes, 1 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 15:04h

Víctor Javier Villar Etxeondoren erakusketa bat, Pamplona Swing eta Monarch Butterfly taldeen emanaldiak, eta haurrendako gunea txikienek ilunabarra margotu dezaten. Horra Iruñeko Udalak udarako sustatu duen Iruñea Ilunabarrean proiektu berriaren proposamenak aste honetarako. Programak hainbat jarduera eskainiko ditu irailaren 1era arte, asteazken eta ostiraletan, O-ko Andre Mariaren plazan. Kulturarekin, zientziarekin eta teknologia berriekin lotutako jarduerak dira, jende orori zuzenduta, betiere eguzki-energia ardatz hartuta.

Abuztuko saioak 19:30etik 22:30era izango dira. Ekimen honek artista eta sortzaileendako baliogarri izan nahi du, musika, argazkilaritza, artea, zientzia edo teknologia berrien arloan egiten duten lana ezagutzera eman dezaten. Abuztuaren 2an, asteazkenarekin, eta 4an, ostiralarekin, Víctor Javier Villar Etxeondoren Une magikoak mundu zabalean izeneko argazki-erakusketa egongo da ikusgai, O-ko Andre Mariaren plazan, non munduko zenbait tokitako ilunabarrak biltzen diren.

Bi egun horietan ere, haurrendako gunea zabalik egongo da, txikienek ilunabarra margotu dezaten. Halaber, asteazkenean Pamplona Swing elkartearen emanaldia egongo da, non dantza-mota hori maite dutenek erakutsiko baitute lindy hop dantza antzinako eta soziala. Ostiralean Monarch Butterflyk musika elektronikoa eta ambient delakoa biltzen dituen saioa eskainiko du. Iruñea Ilunabarrean proiektuaren oinarria energia berriztagarriak dira. Izan ere, eguzki-instalazio fotovoltaiko batek musika-saioak eskatzen dituen baliabide teknologikoak funtzionatzeko beharrezkoa den energia emango du, hala nola musika-ekipoak, bozgorailuak eta proiektoreak. Hala, ikus daiteke nola zientziak eguzkiaren energia garbia energia elektriko bihurtzen duen, zeina teknologia berrien funtzionamendurako beharrezkoa baita, eta teknologia berriak, bere aldetik, egungo gizarteko sormen artistikoetarako gakoak.