Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Nafarroa, ekitaldi eta festez beteta abuztuaren zehar

EP - 2017(e)ko abuztuaren 3a, osteguna - 11:14etan eguneratua

Segundo encierro de fiestas de Tafalla. Fotos: UNAI BEROIZ / IÑAKI PORTO / EDUARDO SANZ

Encierro de fiestas de Tafalla. Fotos: UNAI BEROIZ / IÑAKI PORTO / EDUARDO SANZ

Galería Noticia

  • Segundo encierro de fiestas de Tafalla. Fotos: UNAI BEROIZ / IÑAKI PORTO / EDUARDO SANZ

BILBAO. Faltzes, Tafalla, Otsagabia, Martzilla eta Uharte-Arakilek udako festa deigarrienetako batzuk prestatuko dituzte abuztuan zehar Nafarroan, Nafarrako Gobernuak adierazi duenez. Aukera guztien artean, bisitarientzat oso ekitaldi bitxiak azpimarra daitezke:

Faltzesko Piloneko entzierroa Nafarroako jai-agendako nahitaezko ekitaldietako bat da. Herriko zaindariaren jaietan, abuztuaren 13tik 20ra bitarte, zezenen aurrean egiten den 800 metroko lasterketa harrigarria da, aldapan beherako ibilbide estu eta malkartsuan gainera. Gazteek bere ausardia frogatu behar dute, alde batean mendia eta bestean amildegia daudelako.

Halaber, antzerkiek, berbenek, kontzertuek, peñek, nobilladek eta zezenketek betetzen dituzte Tafallako Jaien programazioa abuztuaren 14tik 20ra bitartean. Aipagarriak ere bere zaindari Jasokundeko Andre Mariaren eta San Sebastianen omenez egiten dituzten ekitaldi erlijioso nagusiak (Salberako Igoera), dantzariek, dultzaineroek, txistulariek eta erraldoi eta kilikien konpartsak ere bertan parte hartuz.

Oripehan izeneko jaiak, Otsagabian, Nafarroako jaien beste alderdi bat erakusten digu. Uda guztietan bezala, abuztuaren 26an herriak duela 100 urte zuen bizimodua gogoratuko da. Auzotarrek antzinako ohiturak berreskuratu eta erakutsiko dituzte, adibidez matatxerria edo gari-jotzea. Garbitzaile, irule edo bizarginen eguneroko zeregina ere antzeztuko dute, lanbide horiek herrian aspaldi desagertu baitziren.

MENDEBALDEAN

Nafarroa mendebalderantz gurutzatuz, Uharte-Arakilek asteburu berean, abuztuaren 27an, Artzai Eguna ospatuko du. Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatua, artzainen bizimoduaren omenez egindako jarduera ugariz gozatzeko aukera izango da, besteak beste, artzain txakurren lehiaketa, herri kirolak, ardi-haragien gisatuen lehiaketa, ardien motzaldia, eskulangintza-azoka, eta ardi-gaztaren elaborazio tradizionala.

Egun berean, abuztuaren 27an, Martzillan Rabiosa Jaurtitzea egingo da. Nekazaritza eta kirola elkartzen dituen lehiaketa da, eta bertan parte-hartzaileek zainzuri-laboreetan erabiltzen den aitzurra jaurti behar dute Martzillako gazteluko babes-erretenean, ahalik eta urrunen iristen ahaleginduz. Abuztuaren 27an (igandea), David Miqueleiz atleta nafarrak 37,60 metroan ezarritako errekorra gainditzen saiatu ahal izango dira lehiakideak.


Herramientas de Contenido