Historiaurreko bizimodua ezagutzeko tailerra Listorretan

A.M. - 2017(e)ko abuztuaren 3a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Errenteria- Aiako Harria Natura Parkean dagoen Listorretako natur eremua ezagutzera emateko hainbat ekintza antolatu dira udaran. Hurrengoa, abuztuaren 12an, larunbatean, izango da Aizpitarteko lehen gizakiak izenburupean eta bertan historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak burutuko dira. Jarduera 16.00etatik 19.00etara izango da eta doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea 943 494 248 edo 688 895 068 telefonoetara deituz.

Últimas Noticias Multimedia