Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Eskubide Sozialak adinekoentzako 14 plaza hitzartu ditu Otxagabiako udal-egoitzan

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren eta Otxagabiako Udalaren arteko hitzarmenaren kostua gutxi gorabehera 1.3 milioi eurokoa izango da datozen lau urtetarako

Viernes, 4 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 11:14h

Nafarroako Gobernuak onartu berri du Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren (Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendekoa) eta Otxagabiako Udalaren artean hitzarmena egitea, herriko Valle de Salazar (Zaraitzu) egoitzan adinekoak artatzeko 14 plaza hitzartzeko.

Zentroarekin egindako azken hitzarmen publikoa 2013ko abenduaren 31n amaitu zen. Halaber, plaza publikoen estaldura handiagoa eman nahi zaio ipar-ekialdeko zonari, Nafarroa osoan estaldura gutxien duena izateagatik (%0,86 Nafarroako %1,86ko batez bestekoaren aurrean).

Valle de Salazar egoitzak 34 egoitza-plaza ditu mendeko eta mendekoak ez diren pertsonentzat eta 10 plaza eguneko egonaldirako. Hitzarmen honen bitartez, Nafarroako Gobernuak horietako 14 (%41) hitzartuko ditu, mendeko pertsonek eguneroko bizimoduko jarduerak egiteko eta mendekoak ez diren pertsonek, 65 urtetik gorakoak (edo adin horren ingurukoak) eta behar bezala baloratuak, esku-hartze psikosozialeko premia bereziak dituztenak, okupatzeko.

Hitzarmenaren xedea da hitzarmen-eredu berri batean aurrera egitea;eredu hori jorratzen ari da Eskubide Sozialetako Departamentua.

Herramientas de Contenido