Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Kulturak 1,4 milioi euro inguruko diru-laguntza jarriko du 77 toki erakundetako kultur programaziorako

2016tik hona %60 gehitu dira laguntzak. Laguntza horiekin Nafarroa osoan kultur politikak garatzeko partekaturiko lidergoaren konpromisoa indartu da

navarra.es - Sábado, 5 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 19:25h

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak 1.363.340 euroko diru-laguntza jarri du Nafarroako 77 toki-erakunderentzat, 2016ko azarotik 2017ko azarora bitarteko kultur programazioa finantzatzeko. 2016tik hona, laguntzak %60 gehitu dira;iaz, zuzkidura 826.000 eurokoa izan zen. Laguntzak diziplina askotarako eskaintzen dira: musika, antzerkia, dantza, arte plastikoak, lirika, zinema eta ikus-entzunezkoak, eta, lehen aldiz, literatura ere bai. Modu horretan, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak indartu egin du toki-erakundeei emateko babesa, kultur politikak garatzeko partekaturiko lidergoari eusteko konpromisoa izatearren. 

Lurraldeen artean oreka handiagoa izatea nahi da, eta erakundeei laguntza ematen zaie komunitate osoan kultura kudeatzeko motorra izateagatik. Laguntzak asko gehitzearen eta deialdietan irizpide berriak ezartzearen helburua da toki-erakundeek baliabide gehiago izatea proiektuak kudeatzeko, eta, aldi berean, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, komunitatean kultur sektoreak hobeto garatzea bultzatzea.

Laguntzen zenbatekoa gehitzeaz gain, deialdiak berritu egin dira, eta oinarrietan honako hauek egindako ekarpen ezberdinak sartu dira: programatzaileak, kultur kudeatzaileak, toki-erakundeen arduradunak, artistak, Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuko teknikariak eta Nafarroako Kultura Kontseilua. Ekarpen horiek Kulturako Zuzendaritza Nagusiak sustatutako parte-hartze prozesu ezberdinetan jaso dira.

Diru-laguntzak laguntzen bi deialditakoak dira: bata, Tokiko Udal Platea da, 865.000 eurokoa. Horren helburua da Antzokien Sare barruko udalerrietako arte eszenikoen eta musikalen programazioa bultzatzea. Honako hauek bezalako adierazleak kontuan hartzen ditu: talde profesionalen ikuskizunak kontratatzea, publikoarekin bitartekaritza-jarduerak egiteko eta egoitzako proiektuetarako profesionalak kontratatzea eta programazioa sustatzea eta horren publizitatea egitea.

Kasu horretan, laguntza 31  toki-erakundek (Udalak, kultura-patronatuak, fundazioak, e.a.) jasotzen dute. Bigarren deialdian, berriz, Arteari eta Kulturari buruzkoan, toki-erakundeen eskura jartzen ditu 509.000 euro, programa osatzen duten jarduerak antolatzeko ondorengo diziplinatan: musika, lirika, literatura, antzerkia, dantza, arte plastikoak, zinema eta ikus-entzunezkoak, besteak beste. Laguntza hauek izango dira honako hauen gaineko gastuak ordaintzeko: ikuskizunen kontratazioa, erakusketen programazioa eta kontratazioa, egile-eskubideak, programaturiko jarduerak egitea eta hedatzea. Bigarren deialdi honetako laguntza jaso dute 76  toki-erakundek;gainera, horietatik 31k bi deialdietako laguntzak jasoko dituzte, eta kasu batzuetan zuzkidura izugarri gehitu da.