Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

non 50 erretratu erreal biltzen baitira, hartara bitxikerien eta enpatiaren

Carlos Mauricio Bernalek Denok gara arraro argazki-erakusketa aurkeztu du

Ziudadelako Bolborategian izango da ikusgai, irailaren 10era bitarte

pamplona.es - Domingo, 6 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 20:44h

Denok gara arraro. Horra Carlos Mauricio Bernal Lizarragaren argazki-erakusketaren izenburua, zeinak biltzen baititu 50 erretratu non nabarmentzen baitira adierazkortasuna eta errealitatea. Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zuzendari Maitena Muruzábalek eta Carlos Mauricio Bernal artistak aurkeztu dute gaur goizean erakusketa, zeina irailaren 10era arte ikusgai egongo baita, Ziudadelako Bolborategian.

Erakusketa asteartetik ostiralera ikus daiteke, 18:30etik 21:00etara;larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara;eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara. Proiektu honen abiapuntuan, "denok gara arraro" esateak erreferentzia egiten dio "denok gara berezi, bakar eta errepikaezin" ideiari, halako maneran non gizakiaren garapenerako eta ezagupenerako espektro bikaina osatzen dutela kultura-, ideia-, zaletasun-, iritzi-, akats- eta bertute-aniztasunek.

Aurpegi horien bidez artistak pertsona bakoitzaren sentimenduak, iritziak, motibazioak eta grinak agertu nahi ditu, enpatia-, elkar ulertze- eta tolerantzia-harremanak indartzen laguntzeko. Beste batzuen errealitatera hurbiltzen da, begirada tolerante baten bidez, epaitu gabe, ezezagun zaiguna ulertzeko asmoz, hartara gure desberdintasunekin enpatizatzeko. Bigarren helburu gisa mahaigaineratu nahi da halako ideia bat, zeinaren arabera argazki-erretratua bidea izan daitekeen bestelako edertasun-kanon batzuen alde egiteko, kanon erreal eta gizatiarragoen alde, publizitate-argazkigintzak edo gaizki deituriko "argazkigintza sozialak" inposatu nahi dizkigun "perfekzio-ereduei" kontra egiten dioten horien alde.

Herramientas de Contenido