Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Albert, Hotel Transilvania 2 eta Angry Birds. La película

Datorren asteko lehen hiru zinema-gauetan familiendako filmak ikusi ahalko dira

Udalaren zinema-emanaldien bigarren astea hasiko da, 22 urtez egin den ekimena, zeinak 2016an 9.573 ikusle bildu zituen

pamplona.es - Domingo, 6 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 20:41h

Aste honetako zinema-gauen azken emanaldia gaur gauean izango da, Mustang ekoizpenaren proiekzioarekin (euskaraz), San Frantzisko plazan. Baina datorren astean hiriko parkeak eta lorategiak berriz ere zinema-areto bihurtuko dira, beste bost filmekin: hiru, haurrendako;eta bi, helduendako. Astelehenetik asteazkenera familiendako eta haurrendako hitzorduak izango dira.

Animaziozko hiru film (bat euskaraz eta bi gaztelaniaz) ikusi ahal izango dira Sanduzelain, Txantrean eta Mendillorrin. Danimarkako Albert (2015, 81 minutu), eta Iparramerikako Hotel Transilvania 2 eta Angry birds. La película dira proposamenak. Ohi bezala, proiekzioak 22:00etan hasiko dira, eta sarrera librea da. Albert abuztuaren 7an, astelehenarekin, proiektatuko da, Gortari Doktorearen plazan. Filma euskarara bikoiztuta dago, eta Albert txikiaren istorioa kontatzen du, haur baldar eta bihurri bat.

Azken bihurrikerietako batean herri osoa haserraraziko du, eta gauzak aldatu beharko ditu bere lagun Egon-en laguntzarekin. Saioetara doan jende kopurua ein handi batean eguraldiak baldintzatzen badu ere, iaz zinema-gauek 9.500 ikusle baino gehiago izan zituzten, egin ziren 22 emanaldietan. Ikusle gehien izan zituen filma Los Minions izan zen, abuztuaren 25ean, 1.480 ikuslerekin. Udan zinema-emanaldi irekiak egiten dituen kaleko zinema programa honek 22 urte bete ditu aurten, Iruñeko Udalak 1996an abiatu baitzuen.

Herramientas de Contenido