Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

III EDIZIOA

Hondarribiko Udalak Jai Nagusietako Erakuslehio lehiaketa antolatu du

Izenemateko epea abuztuaren 11n ireki eta 18an itxiko da Udaleko BAZen

2017(e)ko abuztuaren 8a, asteartea - 11:25etan eguneratua

Hondarribiko Udalak Jai Nagusietako Erakuslehio lehiaketa antolatu du.

Hondarribiko Udalak Jai Nagusietako Erakuslehio lehiaketa antolatu du. (HONDARRIBIAKO UDALA)

Galería Noticia

  • Hondarribiko Udalak Jai Nagusietako Erakuslehio lehiaketa antolatu du.

Hondarribi Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak hirugarren aldiz Jai Nagusietako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du, merkatal dendei begira. Izenemateko epea abuztuaren 11n ireki eta 18an itxiko da Udaleko BAZen.

"Merkataritza herriko biziaren partaide egin nahi da, eta ondoen apaindua den establezimenduari saria emango zaio" dio Maria Serranok, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak.

"Lehiaketa honen bidez herriko jaiak apaintzeko beste urrats bat eman nahi da. 2015ean jarri genuen abian eta eman zituen emaitzak ikusita, aurten errepikatzea erabaki dugu. Erakusleihoen apainketakabuztuaren 24tik irailak 11 arte egon behar du, eta parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude", adierazi du Serranok.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak, Udalak jakinarazi duenez.

Serrano zinegotziak dei egiten die "merkatal denden jabeei lehiaketan parte har dezaten eta bere dendak apain ditzaten jaietako irudi eta koloreekin. Jaietan antolatzen dugun hau Gabonetan eta Inauterietan antolatzen ditugunei batu egin behar zaie, bertoko merkataritza indartzeko asmotan".

Informazio gehiago nahi duenarentzat www.hondarribia.eus web-orria dago erabilgarri.

Herramientas de Contenido