Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Basozain batzuek Gerra Zibileko lau pistola aurkitu dituzte Bidasoa ibaian

Guardia Zibilari eman zizkioten atzo, eta dagozkion probak egingo dituzte

navarra.es - Martes, 8 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 18:20h

Bidasoa-Leitzako Mugako Basozain batzuek lau pistola aurkitu dituzte Bidasoa ibaian, Doneztebe inguruan.

Armak badirudi Gerra Zibilekoak direla, eta Nafarroako Guardia Zibilaren eta Polizia Judizialaren Atzemandako Armetarako Biltegian entregatu dituzte. Horrela, dagozkion probak egingo dituzte haien jatorria eta historia ezagutzeko.

Armak latorrizko kutxa errektangular batean zeuden, lurrez beteriko zaku baten barruan, San Tiburtzioko presaren inguruan.

Basozain bat eremua aztertzen ari zela aurkitu zuen, urtero egiten den moduan presa hustuta zegoelako.

Normalean armada naziak erabiltzen zituen Alemaniako bi pistola dira:

9 mm-ko Luger parabellum bat, zurezko kirten-azalekin eta bi kargagailurekin, eta 9 mm-ko Colt labur bat, bakelitazko kirten-azalekin eta bi kargagailurekin;baita FB Random Vis bat, Polonian egindakoa, 9 mm-ko luzera duena, ezkerraldean bakelitazko kirten-azalak dituena eta eskuinaldea pago-zurez konponduta dagoena;Astra 400, 9 mm parabellum bat, kargagailuekin eta zurezko kirtenekin, Eibarren (Gipuzkoa) egindakoa.

Eremu berean, 2015. urtean, basozain batzuek garai bereko metrailadore-kanoiak aurkitu zituzten ibai-ohean, 20 metro ibaian gora.