Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

118.000 euro baino gehiagorekin finantzatu dituzte erantzukizun sozialeko proiektuak Nafarroako enpresa eta entitateetan

Gizarte, ingurumen eta ekonomia arloekin zerikusia duten esperientzia pilotuak dira

navarra.es - Miércoles, 9 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 15:45h

Garapen Ekonomikorako Departamentuak 118.624 euroko diru-laguntza emango du aurten erantzukizun sozialeko proiektuetarako Nafarroako zazpi enpresa eta entitateetan. Helburua haien lehiakortasuna, iraunkortasuna, gardentasuna etagobernu ona hobetzea izango da. Esperientzia guztiak pilotuak izango dira eta gizarte, ingurumen eta ekonomia arloekin lotuta daude. Lau elkartek edo fundaziok eta hiru enpresak garatuko dituzte.

Lehenengoen artean daude Laseme (Lizarreko Merindadeko Enpresen Elkartea), 20.000 euroko laguntza izango duena ETEekin barneko komunikazioa hobetzeko, lurraldeko beste enpresa-elkarte batzuekin lankidetzan, hala nola, AER, Sakana eta AEZMNA;ECODES (Ekologia eta Garapena Fundazioa), 20.000 eurorekin Bcorp metodologiarekin diagnostiko bat egiteko zortzi enpresetan;AEDIPE (Pertsonen Zuzendaritzako eta Garapeneko Espainiako Elkartea), 20.000 eurorekin, bazkideen artean enpresa-kudeaketaren kultura berriaren egoera aztertzeko;eta AIN (Nafarroako Industriaren Elkartea), 12.700 eurorekin, bost enpresetan hornidura-katearen iraunkortasuna aztertzeko.

Bestalde, hauek dira diruz lagundutako enpresak: Gure Sustraiak, S.Coop., 20.000 eurorekin, kudeaketa aurreratu bat integratzeko;Florette Ibérica, S.L., 20.000 eurorekin, gutun etikoa egiteko, arazo muskuloeskeletikoak lantzeko eta lantoki onaren ziurtagiria lortzeko;eta Coval Consultores, 5.924 eurorekin, enpresen erantzukizun sozialean joera berriak hedatzen dituzten foroak antolatzeko.

Últimas Noticias Multimedia