Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Osasunak abian jarri du Sadarko partidetara joateko autobus zerbitzua

osasuna.es - Jueves, 10 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 16:45h

Osasuna Klub Atletikoak doako autobus zerbitzua eskainiko du datorren 2017/18 denboraldian Sadarren jokatuko diren 123 Ligako partidetara hurbiltzeko. Zerbitzua baliatzen ahalko dutenak zenbakidun bazkideak eta partida aurreko asteazken, ostegun eta ostiral artean 16:00etatik 20:00etara 948 31 65 25 telefonora deitzen duten txarteldun bazkideak izanen dira. Erreserba egiteko honako datuak eman beharko dituzte:

Telefono zenbakia

Izen abizenak

Herria

Bazkide txartel zenbakia edo jarraitzaile txartelarena.

Hamar autobus linea eskainiko dira eta jarraian daude zehazturik. Itzulera neurketa amaitu eta 20 minutura izanen da Sadar estadio inguruan. Ezinbestekoa izanen da bazkide edo jarraitzaile karneta erakustea.

Autobus ibilbideak:

1. ibilbidea: Viana, Los Arcos, Aiegi, Lizarra, Cirauqui, Astrain eta Sadar.

2. ibilbidea: Larraga, Mendigorría, Gares, Obanos, Eneritz, Añorbe, Campanas eta Sadar.

3. ibilbidea: Corella, Cintruénigo, Castejón, Los Abetos eta Sadar.

4. ibilbidea: Tutera eta Sadar.

5. ibilbidea: Mendavia, Lodosa, Cárcar, San Adrián, Azkoien eta Sadar.

6. ibilbidea: Carcastillo, Santacara, Caparroso, Erriberri, Tafalla eta Sadar.

7. ibilbidea: Cáseda, Oibar, Zangoza, Liédena, Irunberri, Elo, Zulueta eta Sadar.

8. ibilbidea: Altsasu, Urdiain, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Irurtzun eta Sadar.

Línea 9. Elizondo, Doneztebe, Olague, Ostiz, Sorauren, Oricain eta Sadar.

Línea 10. Agoitz, Urroz Villa, Egues, Alzuza eta Sadar.

Oharra: 7 eta 10 ibilbideak zerbitzua eskatzen duten gutxieneko bazkide kopurua balego jarriko lirateke eskura.

Berri honetan bertan eskura dago ibilbide bakoitzaren informazio xehea, ordutegiak eta geltokiak.

Últimas Noticias Multimedia