Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Gehienez, Nafarroako hogei enpresak jasoko dute aholkularitza transformazio digitalerako

Laguntzak Foru Komunitateak, Estatuak eta konpainiek finantzatu dute zati berdinetan eta eskatzeko epea irailaren 22an amaituko da

navarra.es - Viernes, 11 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 15:59h

Transformazio digitala errazteko Estatuarekin sinatutako hitzarmenari esker, gehienez Foru Komunitateko hogei industria-enpresak aholkularitza espezializatua eta pertsonala jasoko dute. Abiapuntuko egoeraren diagnostikoa eta plan bat egitea barne hartuko dira. Enpresako 10.400 eurokoa da aholkularitza horren prezioa, eta enpresak, Estatuak (EOI Fundazioaren bidez) eta Foru Komunitateak zati berdinetan ordainduko dute. Laguntza horiek eskatzeko epea irailaren 22an amaituko da eta esteka honen bidez egin daiteke.

Aholkularitza enpresa onuradunekin egindako banakako bileren bidez eta aholkularitzari laguntzeko gaikako tailerrak eginez emango da. Gutxienez, 50 orduko aholkularitza indibidualizatua izango da.

Enpresa onuradunak zerbitzu hauek jasoko ditu aholkularitza espezializatuaren barruan: enpresaren abiapuntuko egoera digitalaren aurreko diagnostikoa eta erakundearen eta negozioaren barneko azterketa;transformazio-plana, planaren jarduerak zehaztea, digitalizazio-aukeren zenbatzea eta lehentasuna ematea, eta prestatzaileen "benchmarking" barne hartuko dituena;industria onuradunak beharrezko bisitak egitea instalazioetara, eta eduki praktikoko tailerrak, industria-enpresa onuradunei irtenbide digitalak hurbiltzen dizkietenak.

Deialdi honetarako gastu osoa 138.700 eurokoa izango da, eta EOI Fundazioaren eta Foru Komunitatearen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren gastuen aurrekontuaren kontura egingo da. Horrela, Nafarroak 69.300 euro emango ditu;EOI Fundazioak, berriz, 69.400 euro. Enpresa onuradunak 3.465 euro ordainduko ditu.

Herramientas de Contenido

Más sobre Navarra

ir a Navarra »