Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Zirika Zirkus konpainiak Ondorengoak aurkeztuko du, San Frantzisko plazan, astelehenean, Udalaren Auzokale programa berriaren barruan

Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta zuzeneko musika, klakea, malabareak, akrobaziak eta umorea uztartzen ditu

Viernes, 11 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 12:04h

Zirika Zirkus.

Zirika Zirkus. (Redacción D.N.N.)

Galería Noticia

Iruñeko Udalak Civivox sarearen bidez sustatutako Auzokale programa berriak Ondorengoak ikuskizuna eskainiko du astelehenean, San Frantzisko plazan, Zirika Zirkus konpainiaren eskutik. Emanaldia 19:30ean hasiko da, sarrera librea da, kalean bertan egingo baita, eta zuzeneko musika, klakea, malabareak, akrobaziak, akroporteak eta umorea uztartuko ditu, eta Zirika Zirkusekin ohi bezala, umore asko.

Ikuskizun hau ekainean estreinatu zen, Gayarre antzokiko inguruetan. Lopeztarrak dira protagonistak, betiko zirku-konpainia horietako bat. Bosgarren belaunaldi gazteari –edo horren gaztea ez den belaunaldiari– lekukoa emateko garaia heldu da. Mona, Konfuso, Beto eta Pantxi lau lehengusu-lehengusina dira, primoak zentzu guztietan, senideak eta xaloak baitira. Goitik behera ezagutzen dute zirkuaren teoria, eta ilusioa ere badute, baina maila oso altua da, hor baitaude osaba Patxiku (bala-gizona), izeba maritxu (su-irenslea), Jesuxmari (fakirra), Tere eta Lore izebak (indartsuak)...

Lau lehengusu-lehengusinek haien arbaso Mirenek eta Josunek sortu zuten saio zoragarri bat jaso berri dute jaraunspen gisa, baina gauzak ongi ez egiteko beldur dira. Eta haien osaba batek haien lana gainbegiratuko duelako mehatxua egiten die, ez baita haiengan fidatzen. Lau protagonistak honako aktore hauek dira: Maribel Martínez (Mona), Oier Bravo (Beto), Luis Lainez (Konfuso) eta Ainhoa Juaniz (Pantxi). Hamabost urte taula gainean

Zirika Zirkus konpainia 2003ko irailean sortu zen, hortaz, aurten haien 15. urteurrena da. Proiektu honen atzean, hasiera-hasieratik, Luis Lainez eta Ainhoa Juaniz daude. Biak Zirku-Eskolan prestakuntza jasotzen ari ziren garai hartan, eta Madrilgo Fábrica de Sueños zirku-konpainiako kide ziren. Ondoren, Iruñera etorri ziren, eta konpainia finkatu zuten.

Zirika Zirkusek dozena bat ikuskizun estreinatu ditu, non beste zirku-artista batzuek lan egin duten, hala nola Maribel Martínez, Txetxu Collado, Oier Bravo eta Sergio de Andrés. Adituak dira familia osoarendako antzerki- eta zirku-ikuskizunak sortzen , hainbat teknika –oreka, akrobaziak, akroporteak, clowna eta malabareak– musika, dantza eta umorearekin uztartuz.

Auzokale. Proposamenak auzoetan

Abuztuak 14. Euskaraz

ZIRKUA

Zirika Zirkus. Ondorengoak

San Frantzisko plaza. 19:30

Abuztuak 18

KONTZERTUA

Labanda Flowers. Abesti arrakastatsuak & klasikoak

Karlos III.aren etorbidean, Tafalla kaleko bidegurutzean. 20:00

Abuztuak 24

KONTZERTUA ETA DANTZA

The Time Rollers eta Pamplona Swing elkartea

Milagrosako Civivoxeko patioa. 20:00

Abuztuak 25

KONTZERTUA

Hutsun txalaparta. Txalaparta Hutsa.

Mendillorriko Aintzirako Parkea. 20:00

Abuztuak 28

ZIRKUA

La Raspa Circo. Freak Show

Gortari Doktorearen plaza (Sanduzelai). 19:30

Abuztuak 31

KONTZERTUA Bitartean Salestarren patioa (Txantrea). 20:00

Herramientas de Contenido