Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Kontxako hondartzako liburutegia

1.200dik gora erabiltzaile izan ditu Eguzkitekak lehen hilabetean

 Gainera, maileguan 300dik gora liburu utzi dira eta ipuinaren orduari dagokionez, egunero 15-20 bat haur egoten da kontaketa jarraitzen

EP - Domingo, 13 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 11:48h

Una de las primeras familias que utilizó ayer la nueva Eguzkiteka.

Familia bat Eguzkitekan.

Galería Noticia

Una de las primeras familias que utilizó ayer la nueva Eguzkiteka.

1.200dik gora erabiltzaile izan ditu Eguzkitekak, Kontxako hondartzako liburutegiak, lehen hilabetean. Gainera, maileguan 300dik gora liburu utzi dira eta ipuinaren orduari dagokionez, egunero 15-20 bat haur egoten da kontaketa jarraitzen.

DONOSTIA. Kontxa pasealekuaren azpiko espazioan kokatua, La Rotonda diskoteka egon zen lekuan, Eguzkiteka Donostia Kulturaren liburutegi sareko zerbitzua da, baina hainbat ezaugarri bereizi ditu irekiera ordutegia eta zerbitzuei dagokionez.

Zerbitzu honen arduradunek "balorazio oso ona" egin dute, bai bertara hurbildu diren erabiltzaileen aldetik, baita liburuak hondartzara eraman dituzten irakurleen aldetik ere. Eskerrak eman dizkie erabiltzaileei, azaldu duten "begirunea eta portaeragatik".

Bertaratutakoen heren bat kanpotarra izan da, gehienak turistak edo Donostiara egun pasa etorri den jendea. Beste multzo txikiago bat, Gipuzkoako herrietatik etorritakoek osatzen dute;eta gehiengoa donostiarrak izan dira. Adinari dagokionez, haurrak eta helduak pareko agertzen dira. Ipuinaren orduaren saioak arrakasta handia izaten ari dira haurren eta familien artean.

Eguzkiteka egunero dago zabalik, astelehenetik igandera, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30era. Arratsaldero 17:00etan Lur Kortaren haurrentzako ipuin kontaketa saioa izaten da. Publiko mota guztiei zuzendua dago, egunkariak eta aldizkariak bertan irakurtzen egoteko aukeraz gain, hondartzara maileguan eramateko aukera eskaintzen da, nahiz eta bazkide txartelik ez eduki.

Eguzkitekarekin batera Donostia Kulturak badu beste udako liburutegi bat, Urgull mendiko Damen Baterian. Bi liburutegi hauek, Eguzkiteka eta Urgull mendiko liburutegia, abuztuaren 31ra arte egongo dira zabalik

Últimas Noticias Multimedia