Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
sektoreko jatetxe edo enpresaren batean

Basque Culinary Centerreko 393 ikasle, praktiketan 25 herrialdetan

 Horietatik, 325ek Espainiako erkidegoetan egin dituzte, eta gainerako 68ek atzerriko herrialdeetara bidaiatu dute

EP - 2017(e)ko abuztuaren 13a, igandea - 11:44etan eguneratua

Basque Culinary Centerreko 393 ikasle, praktiketan 25 herrialdetan.

Basque Culinary Centerreko 393 ikasle, praktiketan 25 herrialdetan. (BCC)

Galería Noticia

Basque Culinary Centerreko 393 ikasle, praktiketan 25 herrialdetan.

Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko ikasle guztiek (393) egin dituzte praktikak uda honetan 25 herrialdetako sektoreko jatetxe edo enpresetan. Horietatik, 325ek Espainiako erkidegoetan egin dituzte, eta gainerako 68ek atzerriko herrialdeetara bidaiatu dute, besteak beste, Argentinara, Norvegiara, Japoniara, Finlandiara, Thailandiara edo Txilera.

DONOSTIA. Fakultate honetako graduko ikasle guztiek, lehen mailatik laugarrenera, praktikak egiten dituzte sektoreko jatetxe edoenpresaren batean, hori baita Basque Culinary Centerren hezkuntza-eredua. Hezkuntza-eredu horrek prestakuntza-aldian ikasitakoa eta orduan jasotako gaitasunak benetako munduarekin alderatzeko bidea ematen du, eta esperientzia hori ikasleei lagungarria izango zaie gero gastronomia-sektorean egingo duten ibilbidean.

Ikasketek irauten duten bitartean, ikasleek benetako praktiken lau esperientzia izango dituzte. Lehen mailakoak, 102 ikasle guztira, kanpoko prestakuntza Espainia osoko jatetxeetan egiten ari dira, sukaldean eta jantokian oinarrizko funtzioak betez. Ikasleek, praktikak egiteko, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoa (42), Madril (16) eta Katalunia (15) aukeratu dituzte.

Bigarren mailako ikasleek Espainiako Michelin izar bateko eta biko jatetxeetan egin dituzte praktikak, sukaldean eta jantokian erantzukizuneko lanak betez. Kasu horretan, praktikak egiteko, Katalunia aukeratu dute gehienek (45), eta, gero, Madril(17) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (14).

Hirugarren mailan, praktikak nazioartean egiteko aukera dago, ostalaritza-kateetan, mota guztietako jatetxeetan, kudeaketa-lanetan, jantokiko zuzendaritzan, jatetxeetako partidaburu-lanetan, etaabar. Maila horretako 91 ikasleetatik 59k praktikak atzerrian egitea aukeratu dute: Estatu Batuak, Italia, Mexiko, Dominikar Errepublika, Erresuma Batua eta Suedia, besteak beste. Gainerako 32ek Espainiako erkidegoetan egin dituzte.

Azkenik, laugarren mailako ikasleek, Espainian ez ezik, Mexikon, Bolivian, Perun edo Andorran izan dute beren esperientzia, besteak beste.

HIRUGARREN PROMOZIOA ETA ENPLEGAGARRITASUNA

Gainera, Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko hirugarren promozioko 92 ikasleak jada graduatu dira, hautatutako espezializazioan sakontzera bideratutako gradu amaierako proiektua egin ondoren.

Horretarako, prestakuntza-zentro teknologikoetan, jatetxeetan, elikagai-enpresetan osatu dute prestakuntza, edo enpresa-jarduerak abian jarriko dituzte. Izan ere, laugarren mailako ikasleek jada osatu dituzte beren graduko ikasketak, eta estatu osoko Gastronomiako unibertsitate-graduatuen hirugarren promozioa dira. Itxura guztien arabera, haien etorkizuna oparoa izango da;izan ere, Basque CulinaryCenterreko lehen bi promozioen enplegagarritasun-datuak ezin hobeak dira estatuko lehen Gastronomia Zientzien Fakultatearen jarduerari buruzko historian.

Ikastetxearen ikerketa-departamentuak egin duen azterlan batean, hori egiaztatzen duten bi zio erabakigarri nabarmendu dira. Alde batetik, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduko lehen eta bigarren promozioetan ikasketak burutu zituztenen ia denak ari dira lanean. Eta, bestetik, haietako %*24 ardura-postuetan arida enpresan. Bi datu horien garrantzia areagotu egiten da kontuan hartzen badugu zein azkar lortu dituzten graduatu horiek lanpostuak eta, ondorioz, nolako etorkizun oparoa duten beren lan-ibilbidean.