Donostiako aste nagusia

La Flamenkan Eraso sexisten kontrako murala margotu zen atzo

Donostiako Piratek 15 urteurreuna ospatzen dutenean bere baitan eraso larri bat pairatu du

Domingo, 13 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Atzo goizean margotu zen La Flamenkan eraso sexisten aurkako murala.

Atzo goizean margotu zen La Flamenkan eraso sexisten aurkako murala. (Argazkia: Esti Veintemillas)

Galería Noticia

Atzo goizean margotu zen La Flamenkan eraso sexisten aurkako murala.

donostia- La Flamenkara gerturatzen den orok ikusi ahal izango du atzo, elkarlanean, Piratek margotutako murala nonEmakume pirata! Ito ditzagun matxitoak gure jaien enbatan leloa irakurri daiteke.

Aurten, 15. urteurrena ospatzen den urtean, Piraten mugimenduak bere baitan hainbat eraso sexista pairatu ditu oso ezaguna zen kide batek eginak. Horren ondorioz, taldetik bota egin zuten erasotzailea, baino atsekabea ez da hain erraz desagertuko.

Piratek onartu egin dute albisteak “haserretu eta amorratu” egin dituela eta eraso hori eta gerta daitezkeen beste edozeinen aurrean, aho batez erantzun irmoa eman dute emakume piratek, gehiago elkartuz eta beraien arteko “aliantzak sendotuz”.

Atzoko eguna elkarlanaren eguna izan zen eta hainbat kofradietako emakuemeen sortze lanaren ondorioz La Flamenkan erasoen kontrako murala ikusi daiteke, Piratek ez dutela “eraso sexista bakar bat ere onartuko” argi uzteko. Halakorik gertatuko balitz “denok elkartu eta autodefentsa feminista” erabiliko dutela adierazi zuten emakume piratek.

Arratsaldean Piratek, Ezkila Kapitaina eta Matti lagun zituztela, bere txupinazoa bota zuten . - A. Lopetegi