Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

120.200 euroko diru-laguntzak garuneko paralisia duten adingabeak Petö metodoarekin tratatzeko

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 4tik 29ra arte izango da

navarra.es - Martes, 15 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 13:45h

Osasuneko zuzendari nagusi Luis Gabilondok ebazpen bat sinatu du. Horren bidez, garun-paralisia edo antzeko prozesu neurologikoak diagnostikaturik dituzten 16 urteko beherakoek Petö metodoaren tratamendua har dezaten 120.200 euroko diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak onartzen dira. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 4an hasi eta 29an amaituko da.

Deialdi honetan ezarritako laguntzak aitak, amak, tutoreak edo legezko ordezkariak eskatuko dute onuradunaren izenean.

Diru-laguntzak Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emango dira, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuak proposatuta. Aldez aurretik Ebaluazio Batzordeak balorazio loteslea egingo du. Diru-laguntza, gutxienez, onuradun bakoitza tratamenduaren oinarrizko ziklo batean finantzatzeko izango da, eta 1.387 eurokoa izango da. Gainerako aurrekontuko partida, proportzionalki banatuko da egindako gastuaren arabera, betiere aurrekontuaren zenbatekoa eta behin beste laguntzak deskontatuta tratamenduaren kostu osoa ez badira gainditzen.

Hartutako kalte zerebrala

Osasuneko zuzendari nagusiak beste ebazpen bat sinatu du. Horren bidez, hartutako kalte zerebrala duten 18 urtetik beherako haurren tratamendua zenbait gastutan osatzeko laguntzetarako diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duten oinarriak arautzen ditu, 2017ko urtarriletik irailera bitartean. Deialdiak 20.000 euro banatuko ditu, eta diru-laguntzak, hartutako kalte zerebrala duten 18 urtetik beherakoen behar hauek artatzeko egindako gastu osorik edo partzialki ordaintzeko erabiliko dira: balorazio neuropsikologikoa;terapia okupazionala;irenstea errehabilitatzea;autonomia pertsonalerako laguntza-produktuak, Osasunbideak finantzatutako material ortoprotesikoa kanpoan utzita.

Onuradunak izan daitezke baldintza hauek betetzen dituztenak: neuropediatra batek egindako hartutako kalte zerebralaren diagnostiko bat izatea;18 urtetik beherakoa izatea esku-hartze diagnostiko edo terapeutikoa jasotzean edo laguntza-produktuak erostean, Nafarroan modu egonkorrean bizitzea eta balorazio neuropsikologikoaren, terapia okupazionalaren edo irensketaren errehabilitazioaren balorazioaren komenigarritasuna Osasunbideko edo itunpeko zentro bateko mediku espezialista batek egin izana.

Diru-laguntzak Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emango dira, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuak proposatuta. Aldez aurretik Ebaluazio Batzordeak balorazio loteslea egingo du.

Gehieneko esku-hartze eta tarifa hauek ezartzen dira:

• 2 balorazio neuropsikologikoa, gehienez, 150 eurokoa bakoitza.

• 8 terapia okupazionaleko edo irensketaren errehabilitazioko esku-hartze hilero. Gehienez, 30 euro ordainduko da hileko banakako terapiako eta 15 euro taldekorako.

• 2.000 euro laguntza-produktuetan

Onuradun berak esku-hartze modalitate bateko edo batzuetako, edota deialdian jasotzen diren laguntza-produktuetako gastuak aurkez ditzake, eta euren artean ez dira baztertuko. Eskaera guztiak baloratuta aurrekontuko partidan zerbait geratuko balitz, egindako gastuarekiko proportzionalki ezarritako mugak gainditu dituen gastua egiaztatu duten onuradunen artean banatuko da.

Osasuneko zuzendari nagusiak, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuak proposatuta ebatziko du diru-laguntza ematea edo ukatzea. Ebazpena, gehienez, hilabete batean eman eta jakinaraziko da eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik, eta epe hori igarotakoan, interesdunek ukatutzat hartuko dituzte beraien eskaerak, Administrazioak ebazteko betebeharra duen arren.

Ordainketa bakarra egingo da emateko ebazpenaren ondoren, eskaera egiten denean adieraziko kontuan transferentzia bat eginez.

Últimas Noticias Multimedia