Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernuak finantza-erakunde publiko bat sortzeko aukerari buruzko azterketa osoa egin du

Dagoeneko txosten juridikoa du eta gaur esleipena argitaratu da, Foru Komunitateko 28 erakunde eta gizarte-eragileren artean iritzi-azterketa bat egiteko

navarra.es - Martes, 15 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 13:49h

Nafarroako Gobernua azterketa oso bat egiten ari da finantza-erakunde publiko bat sortzeko aukerari buruz, ikuspegi oroko bat izateko. Horretarako, txosten juridiko bat, bideragarritasun ekonomikoari buruzko iritzi azterketa bat eskatu du, eta Europako erreferentziako zenbait esperientzia aztertuko ditu. Horrela, Nafarroako Gobernua eratzeko programa-akordioan hartutako konpromisoan aurrera egin du.

Ekintza multzo hau, foru Gobernua eusten duten alderdiekin adostu zen, merkatu-azterketa bat egiteko lehen lizitazioa esleitu gabe geratu zelako.

Gobernua duela gutxi Nafarroako Unibertsitateko Publikoko taldeak igorritako xisten juridikoa aztertzen ari da. Talde hori Fernando de la Hucha Celadorek, Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedradunak eta Rafael Lara Gonzalezek, Merkataritza Zuzenbideko katedradunak osatzen dute.

28 eragilek bost esparruri buruz duten iritzia

Ostiral honetan bertan, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) bidez Bilboko Bizilan SA enpresari emandako esleipena argitaratu du, gai horri buruzko iritzi-azterketa bat egin dezan.

Lehiaketa joan den ekainaren 22an ireki zen Nafarroako Kontratazioen atarian eta hiru enpresa aurkeztu dira. Esleipenaren prezioa 12.740 eurokoa izan da (BEZik gabe) eta txostena entregatzeko azken eguna azaroaren 10 izango da.

Enpresa esleipenduna Bizilan SA da, Bilbon kokatuta dagoen aholkularitza-enpresa bat, azterketa ekonomikoak eta merkatu azterketak egiteaz gain, ikerketa soziologikoak ere egiten dituena. Esperientzia handia du esparru pribatuan nahi sektore publikoak 1988. urtetik.

Lanaren helburua da Nafarroako eragile interesgarriekin egindako zerrenda baten jarrerak, iritziak eta aurreikuspenak ezagutzea, finantza-erakunde publiko batek gizarteko zer esparru ekonomiko eta sozialetan sortuko lukeen balioa jakiteko. 28 erakunde dira, eta bost ikuspegitatik emango dute informazioa:

- Familientzako finantzazioan duen eragina. Caixabankek, Nafarroako Gizarte Entitateen Plataforma, Caja Rural, Eroski eta Langile Autonomoen Elkarteak (ATA) aztertuko dute.

- Enpresetarako finantzazioa. Hauek arduratuko dira: CEN (Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa), Nafarroako Ganbera, ADEFAN (Familia Enpresa Garatzeko Elkartea), SONAGAR (Nafarroako Elkar Bermatzeko Sozietatea), ANEL (Gizarte Ekonomiako Enpresen Nafarroako Elkartea) eta SODENA (Nafarroako Garapeneko Sozietatea).

- Administrazioentzako finantzazioa. Honako hauek emango dute bere ikuspegia: Nafarroako Zerga Ogasuna, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa, NASUVINSA enpresa publikoa, Finantzen Euskal Institutua, Institut Valenciá de Finances eta Institut Catalá de Finances.

- Sindikatuen iritzia honako hauek emango dute: UGT, CCOO, ELA eta LAB.

- Funtzio soziala eta finantza-erakundeen balioak hauek aztertuko dituzte: Fiare Banca Ética, Enpresari Gazteen Elkartea, Laboral Kutxa, UPNA, ELKARGI berme sozietatea etaAttac Navarra-Nafarroa (Justizia Ekonomiko Orokorra).

Jardunaldia irailean beste esperientzia batzuk ezagutzeko

Azkenik, CPENen eskutik ere, Baluarte Batzar Jauregian eta Auditoriumean irailaren 22an goizeko bilkuretan egingo den banka publikoaren arloko nazioarteko erreferentziako esperientziak ezagutzeko jardunaldi bat antolatzen ari da. Programa azkentzen ari da eta informazioa datozen egunetan handituko da.

Últimas Noticias Multimedia