Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Udalak 15.000 eurorekin babestuko du CERMIN desgaitasunen bat duten pertsonen parte-hartzea errazte aldera Iruñean

Sinatutako hitzarmenak bilatzen du, baita ere, Batzordea osatzen duten erakundeen jarduerak eta zerbitzuak sustatzea

pamplona.es - Martes, 15 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 13:58h

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Desgaituen Entitate Ordezkarien Batzordeak (CERMIN Nafarroa) hitzarmena sinatu dute gaur goizean desgaitasunen bat duten pertsonen partaidetza errazte aldera hirian.

Hitzarmen honen bidez Batzordea osatzen duten entitateen jarduerak eta zerbitzuak sustatzea bilatzen du Udalak. Hitzarmenak 15.000 euroko diru-zuzkidura du, eta gaur goizean sinatu dute Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Edurne Eguinok eta CERMIN Nafarroako ordezkari María Luz Sanz Escuderok. Sinatutako testuaren arabera, CERMINek 2017an jarduera sorta bat egiteko konpromisoa hartzen du, hala nola Sanferminetako Mahai Orokorrean eta mahai sektorialetan parte hartzea, aisiako ikuskizunetako sarrerak banatzea (zezen-plaza, entzierroa, entzierrilloa, Baluarteko ikuskizunak) desgaitasunen bat duten pertsonen artean, eta parte hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen partaidetza errazten duten eta interesekoak diren jardueretan edo bileretan.

Hitzarmen honen bidez Udalak babestuko du CERMINeko kide diren entitateek eskaintzen dituzten zerbitzuak hedatzea bilatzen duen proiektua, baita helburu orokorrago bat ere: desgaitasunen bat duten pertsonek jasaten duten estigmatizazio sozialaren kontra borrokatzea, kolektibo hauek gizartean eragiten dituzten onurak azpimarratuz. Hala, komunikazioa bi mailatan egingo da: bata gizarteari, oro har, zuzendua;eta bestea CERMIN Nafarroako kide diren entitateetako bazkideei zuzendua.

Hitzarmen honen bidez, baita ere, CERMINen jarduera eta albisteen hedapena diruz lagunduko da (www.cermin.org webgunearen eguneraketa, kanpo buletina, etab.), eta CERMINeko kide diren entitateen zerbitzuen zorroaren direktorioa eguneratuko da.