Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Osasunak 500.000 euro inbertitu ditu lanetan Artaxoa, Aiegi, Cadreita, Larraun eta Mendabiako osasun-zentroak hobetzeko

Horrela tokiko erakundeei emandako laguntzei berriko ekin diete

navarra.es - Miércoles, 16 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 20:25h

Osasunbideak 500.000 euroko laguntzak eman dizkie Artaxoa, Aiegi, Cadreita, Larraun eta Mendabiako udalei, 2017. urtean zehar tokiko kontsultategiei berrikuntza-lanak finantzatzeko. Horrela, mota horretako lanak egiteko tokiko erakundeei laguntza emateari ekin diete berriz, 2012. urtean emateari utzi eta gero.

Zehazki, Artaxoako Udalak 23.655 euro jasoko ditu dauden eremuak berrantolatzeko lanetarako, administrazio-harrera eremuan pribatutasun baldintzak hobetzeko pazienteen arretan, eta segurtasun handiagoa historia klinikoak gordetzean.

Aiegiko Udalak 149.908 euro lortu ditu kontsultategia handitzeko, pediatria zerbitzua ezartzea eta pediatra eta erizain bat lanean hastea aurreikusita dagoelako.

Cadreitako Udalari 14.329 euro eman dizkiote kontsultategia berritzeko, gaur egungo azalera ez delako nahikoa garatzen duen jarduerarako. Berrikuntzarekin beste kontsulta bat izango du.

Larraungo Udalak 300.459 euro izango ditu Larraungo kontsultategia handitzeko eta berritzeko, 2016an esleitutako biztanleriaren kupoa handitu zuena, plantillan beste mediku bat eta erizain bat kontratatuz. Horrez gain, Larraunen (Lekunberri) birgaitze-unitate periferiko berri bat aurreikusita dago, beraz, kontsultategiaren azalera handitu behar da, mediku errehabilitatzaileko eta fisioterapeutako kontsulta bat eta errehabilitazioko gimnasioa izateko.

Azkenik, Mendabiak 10.430 euroko laguntza izango du kontsultategia handitzeko proiektua idazteko, bere hiru kontsulta-areto izan ditzan.

Últimas Noticias Multimedia