Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

56.000 euro inguruko kostuarekin

Aretxabaletako bizikleta bideko lerradura egonkortzeko lanak hasi dituzte

EUROPA PRESS - 2017(e)ko abuztuaren 17a, osteguna - 12:35etan eguneratua

Joan den neguko eurien ondorioz, berriro abiarazi zen lerradura ipar-hegalean, eta horrek lurzoru masa handia mugitu zuen, erantsitako argazkian ikus daitekeen bezala.

DONOSTIA. Gipuzkoako Aldundiak Aretxabaletako bizikleta bideko lerradura egonkortzeko lanak astelehen honetan hasiko ditu, 56.000 euro inguruko kostuarekin. Lanak iraileko 7an bukatuak izatea espero da.

Aldundiak jakinarazi duenez, helburua, Arizmendi ikastolaren inguruan dagoenez, ikasturte berria hasi aurretik amaitzea da. Halaber, 2013ko lehen hiruhilekoan, euspeneko harri-lubeta egin zen lur-erauzketako ezpondaren oinean, Aretxabaleta-Eskoriatza bizikleta bidearen 43,350 KParen parean.

Joan den neguko eurien ondorioz, berriro abiarazi zen lerradura ipar-hegalean, eta horrek lurzoru masa handia mugitu zuen, erantsitako argazkian ikus daitekeen bezala.

Foru-erakundeak luzatuko du, "lur-erauzketako ezponda hori behin betikoz egonkortzeko eta mugitutako materiala berriro erortzeko arriskua saihesteko", egungo euspeneko harri-lubeta 25 metroko beste zati batean, eta egun dagoenaren ezaugarri berak izango ditu. Jarduketa GI-6227 errepidea Eskoriatza noranzkoan gurutzatzen duen azpiko pasabidearen irteeran kokatzen da.

Lan horiek egiteko, GI-627 errepidearen eskuin ertzetik sartuko dira, 30,070 kilometro puntuaren parean, eta lanek irauten duten bitartean irekita egongo dira GI-627 errepideko bi zirkulazio erreiak.

Herramientas de Contenido