Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Gaztediaren Etxeak bertako aretoak erabiltzeko eskaerak egiteko epea ireki du

2016ko irailetik 2017ko ekainera aretoen erabilera programatua azken hamar urteetako batez bestekotik ia 24 puntu goragokoa izan da

D.N. - Jueves, 17 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 14:54h

PAMPLONA. Gaztediaren Etxeak 2017ko irailetik 2018ko ekainera bitarte bertako aretoak doan erabiltzeko eskaerak egiteko epea ireki du. Zerbitzu hori betidanik dago abian, baina, datuen arabera, behera egin beharrean, erabilerak gora egiten jarraitzen du.

Erabiltzaile egonkorrendako areto eskariak iaz erabat gainditu zuen azken hamar urteetako batez bestekoa. 100 gazte taldek egin zuten eskaera 2016ko irailetik 2017ko ekainera instalazioak erabiltzeko. Gune horietan hainbat jarduera egin ziren: jolasak, antzerkia, musika entseguak, literatur saioak, etab.

Eredu gisa, aurreko bi ikasturteetako eskaera kopurua ikus daiteke: 82 eta 86 eskaera egon ziren, hurrenez hurren. Hortaz, iaz, Gaztediaren Etxeko aretoetako erabiltzaile egonkorrak azken hamar urteetako batez bestekotik 23,6 puntu goragokoa izan zen, zeina urteko 76,4 eskaeratan dagoen. Aretoak lagatzeko zerbitzuaren xedea da Gaztediaren Etxeko guneak doan erabiltzea ahalbidetzea erabiltzaile egonkorrei;hots, astero beti ordutegi berean jarduerak egiteko areto bat behar duten pertsona zein kolektiboei. 14 eta 30 urte arteko gazteek jarduerak egin ahal izateko guneak sortzeko modu bat da. Oro har, ikasturte amaieran, aurkezpen ireki bat egin ohi da, jarduera gazte gehiagorengana helarazteko. Gaztediaren Etxeak 2.630 metro karratu ditu, 28 aretotan banatuta.

Gaztediaren Etxeko guneak 2017-2018ko ikasturtean era egonkorrean erabiltzeko eskaerak egiteko epea irailaren 16an amaituko da. Eskaera egin nahi dutenek Gaztediaren Etxean emango dieten inprimakia bete beharko dute, non eskatuko baitzaie adieraztea zein egunetan eta zein ordutan erabili nahi duten aretoa. Eskabide guztiak jaso ondoren ordutegiak esleituko dira, egingo den jardueraren eta erabilgarri dauden aretoen arabera, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie.

Erabilgarri dagoena

Honako hauek dira erabilgarri dauden ordutegiak: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara;larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara;eta igandetan, 10:00etatik 14:00etara. Gunea behin esleitu eta gero talde horrentzat erreserbatuta geratuko da, adierazitako egun eta ordutegietan, urteko aste guztietan, betiere espresuki uko egiten ez bazaio, edo behin eta berriz hutsegiteagatik aretoa erabiltzeko eskubidea galtzen ez bada.

Gaztediaren Etxeak 18 areto ditu gazteei jarduerak era egonkorrean egiteko lagatzeko. Zehazki, lagatako aretoak honako hauek dira: erabilera anitzeko sei areto, hainbat altzarirekin hornituta;musika taldeendako sei entsegu-areto (gazteak 20 urtetik beherakoak izatea eta norbere musika-tresnak eramatea, horra erabiltzeko baldintzak);pianoa jotzeko entsegu-areto bat;lau dantza-areto, musika-ekipamenduarekin;ekitaldi-aretoa, eta pintura ikasgela. Era egonkorrean erabiltzeko 18 areto horiez gain, Gaztediaren Etxeak beste gune batzuk jartzen ditu gazteen eskura, unean unean erabiltzeko: erakusketa-aretoa eta erabilera anitzeko beste batzuk. 2016-2017ko ikasturteko 100 eskatzaile egonkorrak hala sailkatzen dira, jardueren arabera: 54 eskaera dantza egiteko izan dira;musikarako, 21;rol-jokoetarako, 4;antzerkirako, 8;aisialdirako, 3, eta beste jarduera batzuetarako, 8 (sailkatzeko zailak diren jarduerak egiten dituzten taldeak dira, hala nola berregite historikoa, mantentze-gimnastika, aerobica eta akroyoga), eta beste bi eskaera bilerak egiteko izan dira.

Unean uneko jardueretarako aretoak ere lagatzen dira

Erabiltzaile egonkorrei aretoak lagatzeaz gain, Gaztediaren Etxeak urte osoan zehar aretoak unean-unean lagatzeko zerbitzua ere badu (egun jakin batean erabiltzeko, denboran jarraitasunik izan beharrik gabe). Aukera honetako eta erabiltzaile egonkorrendako jarduerak, arauak, ordutegiak eta murrizketak berberak dira.

Aretoak edozein estilotako musika entseguetarako eska daitezke (klasikoa, folklorikoa, korala...), antzerki edo dantzarako, era guztietako topaketak eta bilerak egiteko (literatura, zinema edo komikiak, adibidez), eta beste edozein jardueretarako, hala nola mahai-jokoak, borroka-arteak, malabarismo-jokoak, etab. Ez dira aretoak lagako ikasteko, ezta irabazi asmoa duten jardueretarako ere.

Herramientas de Contenido

Más sobre Navarra

ir a Navarra »