Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Doinu piratek piztu zuten giroa Donostiako Alde Zaharrean

Ehundaka lagun ibili ziren txarangaren atzetik auzoko hainbat kale kolorez eta musikaz alaitzen

2017(e)ko abuztuaren 17a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Piraten txaranga giro ederrean ibili zen Alde Zaharrean gora eta behera

Piraten txaranga giro ederrean ibili zen Alde Zaharrean gora eta behera (n.g)

Galería Noticia

  • Piraten txaranga giro ederrean ibili zen Alde Zaharrean gora eta behera

donostia- Donostiako Piraten lurraldean ez dago aspertzeko aitzakirik. Gau eta egun dituzte Alde Zaharreko kaleetan barne dibertimendurako proposamen ugari.

Nahiz eta bere programaren arda-tza La Flamenkan kokatu, Pirata bihurriak beste lurralde batzuk konkistatzera ateratzen dira egunero, musika dutela arma bakarra.

Txarangak dituzte enbaxadore nagusi giroa pizteko orduan, eta buruan zapia jarri eta beldurrik gabe aritzen dira gora eta behera tropa koloreduna atzetik dutela.

Aste Nagusia aurrera doa baina Piratei oraindik indar asko gelditzen zaie trastekeritan ibiltzeko, kortsario gazteak ere lagun. Gaur goizean horiek izango dira protagonista nagusiak. Eguerdi partean haurren bazkari erraldoi bat antolatuko da La Flamenkan. Leku berean, 15.00 tik aurrera, ipuin kontakizuna eta bere adinerako egokia den kontzertua antolatu dira. Ordurako dena prest egongo da 17.00 tan Abordai Txikiari hasiera emateko. - A.L.

Herramientas de Contenido