Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Barkos Lehendakariak askatasuna eta demokrazia defendatzea eskatu du, tresna ezin hobeak direla terrorismoaren aurka borrokatzeko

Gaur goizean Kataluniako atentatuak gaitzesteko egindako kontzentrazioan buru izan da

navarra.es - Viernes, 18 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:11h

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, "askatasuna eta demokrazia defendatzea" eskatu du gaur, eta tresna ezin hobetzat hartu ditu edozein terrorismoren aurka borrokatzeko. Horrez gain, bakerako, bizikidetzarako eta demokrazia eta askatasuna goresteko dei argia ere egin du.

Lehendakariak hauxe adierazi du: "batzuetan, gure gizartea astintzea erraza duen terrorismo baten aurrean gaude". Hori dela eta, "askatasuna, demokrazia eta Europako gizartea harrotasunez defendatzea" eskatu du, "oro har, eskubideak defendatzeko bere eredua sozialki zabaltzen jakin duelako". Barkosek hauxe nabarmendu du Nafarroako herritarren izenean: "solidaritatea eta bat etortzea biktimekin, haien senideekin, Bartzelonako hiriarekin eta Kataluniako herriarekin oro har".

Barkos gaur goizean Kataluniako atentatuak gaitzesteko egindako agerraldi isilean buru izan da. Nafarroako Gobernuak egin du deia, Nafarroako Jauregiaren aurrean egiteko. Harekin batera honako hauek ere izan dira: Hezkuntza kontseilaria eta Gobernuko eledun María Solana;Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanen kontseilari Ana Ollo;Kulturako kontseilari Ana Herrera;Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalde;Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburu eta foru Gobernuko zuzendari eta zuzendari nagusiak.

Horrez gain, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez;Arartekoa, Javier Eneriz eta parlamentariak, Nafarroako alderdi nagusietako liderrak, eta ehun herritar ere izan dira. Minutu bateko isiltasuna gorde ondoren txalo egin dute.

Bestalde, dolu-seinale ofizial moduan, banderak haga erdian jarriko dituzte Nafarroako eraikin publikoetan hurrengo igandeko 24:00ak arte (abuztuak 20).

Herramientas de Contenido