Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako biztanleen % 4,7k, 24.389k hain zuzen, desgaitasunen bat du

Eskubide Sozialetako Departamentuak pertsona horiek azken urteetan izan duten egoera eta bilakaera jasotzen duten azterlan bat aurkeztu du


navarra.es - Viernes, 18 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:12h

Nafarroan 0 eta 64 urte arteko pertsonen artean 24.389k dute desgaitasunen bat, hots, biztanle guztien % 4,7a, Errealitate Sozialaren Behatokiko, Plangintzako eta Gizarte Politiken Ebaluazioko zuzendari nagusi Patxi Tuñonek eta Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Zerbitzuetako eta Balorazioko zuzendariorde Carmen Maeztuk gaur goizean aurkeztu duten txostenean jasotzen den moduan.

Desgaitasunen bat duten biztanleen erdiak baino gehiagok 46 urte baino gehiago ditu, eta hortik gora desgaitasun gehiago daude. Halaber, azken 14 urteetan desgaitasuna handitu egin du 46 urtetik gorako pertsonen artean, eta 16 eta 45 urtekoen artean murrizten da. Desgaitasunak eragin handiagoa du gizonen artean emakumeen artean baino, hala ere, adina handitzen den heinean aldea murrizten da sexuen arabera, eta azken 14 urteetan desgaitasunaren eragina murriztuz joan da gizonen eta emakumeen artean.

Desgaitasunen bat duen biztanleen erdia ia-ia ezkongabea da. % 42,8 ezkonduta dago eta % 7,9 dibortziatuta, bananduta edo alargun. Azken 14 urteetan ezkongabeen ehunekoa murriztu da;ezkondu, dibortziatu, banandu edo alargunak direnak, berriz, handitu dira. Dibortziatuta edo bananduta dauden biztanleak dira gehien handitu direnak.

Desgaitasun-kategoriei dagokienez, biztanle desgaituen erdiak baino gehiagok desgaitasun fisiko edo motor bat du. Gainerakoen artean, gaixotasun mentala, zentzumen-desgaitasun fisikoa eta adimen-desgaitasuna dute. Minusbaliotasun-mailari dagokionez, txostenaren arabera, biztanleen % 44,4k % 33 eta % 64aren arteko minusbaliotasuna du;% 33,8k % 33tik beherako maila eta gainerako % 21,8k % 64tik gora.

Hauek izango lirateke Nafarroan desgaitasuna duen pertsonaren ezaugarriak: ezkondua, 46 eta 64 urte artean, Nafarroaren erdian bizi dena eta erdi-mailako (% 33 eta % 64 artekoa) zentzumen-desgaitasun fisikoa duena.

Bizitzeko moduak

Txostenaren beste atal batean Nafarroan desgaitasunen bat duten pertsonak nola bizi diren deskribatzen da, haien etxearen ezaugarriak, bizi diren pertsonak, mendetasun-maila, laguntza pertsonalaren beharra, familia-sarrerak edota jasotzen duten osasun-laguntza kontuan hartuz. Horrela, Nafarroan desgaitasunen bat duten pertsonak hiru pertsona baino zertxobait gutxiagoz (familiaren batez besteko tamaina 2,8 pertsonakoa da) osatutako etxeetan bizi dira, eta gehienbat desgaitasun fisiko motorra dute. Bestalde, etxean familiaburuak dira. Horien % 15,2 bakarrik bizi dira eta 15 urtetik beherakoek tamaina handiagoko etxeetan bizitzeko joera dute (4 pertsona).

Desgaitasunen bat duten biztanle gehienek mendetasun maila baxua dute, beraz, gaitasun handia dute eguneroko jarduerak egiteko.

Laguntza jasotzen duten pertsonen artean emakumeak eta 46 urtetik gorako gizonezkoak nagusitzen dira. Gehien eskatzen diren lanak etxetik kanpoko jarduerak dira, eta gutxien eskatutakoan, etxebizitza barruan egiteko jarduerak. Gehien eskatzen den laguntza medikuarengana joatea da, eta gutxien eskatutakoa jateko laguntzea. Pertsona horiei senideek edo zerbitzu publikoak ematen dituen esparru pribatuko pertsonek laguntzen diete.

Adingabe desgaituren bat duten familiek etxe barruan ematen diete arreta, kanpoko laguntzetara jo gabe, txostenaren arabera. Familia horiek enpleguari osorik uko ez egitea erabakitzen dute gehienbat, eta lana bateratzearekin zerikusia duten laguntzak eskatzen dituzte egoera horri aurre egiteko. Enpleguari uko egiten diotenean, nagusiki aldi baterako egiten dute.

Egoera ekonomikoari dagokionez, laurden bat baino gehiago 1.000 euro garbitik gorako sarrerekin bizi da hilero, eta hil amaierara arte heltzeko arazoak ditu. % 7,8 etxeetan bizi da eta errenta batez besteko familia-errentaren azpitik kokatzen da. Familia bakarreko familiek bost kidetakoek baino zailtasun ekonomiko handiagoak dituzte.

Inkestatutako pertsonek osasun publikoa aukeratzen dute nagusiki. % 33k normalean osasun-zerbitzu pribatuak erabiltzen dituzte, eta ehuneko hori % 44 arte handitzen da 6 urtetik beherakoak badira. Gehien eskatutako osasun-zerbitzu pribatua dentistarena da, eta sei urtetik beherakoen kasuan, logopedia, diagnostikoa eta fisioterapia.

2002. urtetik desgaitasunen bat duten pertsonak dituzten familien kopurua % 13,1 murriztu da.

Hezkuntza eta enplegua

Nafarroan eskola-adinean dauden eta desgaitasunen bat duten pertsona guztiak eskolatuta daude, zentro arruntetan gehienak, laguntza bereziarekin edo laguntza berezirik gabe. Biztanle orokorrak baino zailtasun handiagoa dute lehen mailako ikasketak amaitzeko eta goi-mailako titulazio bat lortzeko. Hala ere, bigarren hezkuntzako bigarren etapa amaitzen duten desgaituen ehunekoa biztanle orokorrena baino nabarmen handiagoa da (lehenengoen % 30,4, bigarrenen % 21,9aren aldean). Desgaitasunen bat duten biztanleen % 9,3k goi-mailako ikasketak amaitzea lortzen du, eta desgaitasun fisiko-motorra duten 45 urtetik gorako emakumeak dira gehienbat lortzen dutenak. Pertsona hauentzat hezkuntza-eskaintzak ez du beti bermatzen aukera-berdintasuna eta baliabide gehiago ematea eskatzen dute.

Lan-merkatura sartzeko prestakuntza eskasa da. Batik bat desgaitasun fisiko eta motorra edo gaixotasun mentala duten gizonek eta pertsonek osatzen dute.

Azken hamalau urteetan eskolatze-tasa % 100 arte handitu da, 2002an % 97,5ekoa zenean. Ikasten jarraitzea erabakitzen duten 16 urtetik gorako desgaituen kopurua % 32,5 handitu da, eta biztanleria aktiboak (landunak eta langabeak) gora egin du ez-aktiboaren aurrean. Horrez gain, biztanle langabeen kopuruak eta desgaitasuna enplegua bilatzeko mugatzat hartzen dutenen kopurua ere gora egin dute.

Pertsona horien eguneroko bizitzari dagokionez, azken urteetan etxebizitzaren barruan erabateko autonomiarekin molda daitezkeenen proportzioa handitu da, eta zertxobait murriztu da etxetik mugitu behar diren pertsonen kopurua.

Desgaitasunen bat duten biztanle gehienek beraien baliabideekin finantzatzen dituzte behar dituzten laguntza teknikoak, hala ere, administrazio publikoak zenbait arreta-zerbitzu bermatzen dizkie, hala nola larrialdietako telefonoa, etxeko laguntza zerbitzua, eguneko zentroak eta aldi baterako egonaldiak egoitzetan.

Pertsona horiek gehienek uzte dute enplegu bat izatea guztiz beharrezkoa dela gizarteratzeko. Erdiak baino gehiagok (% 60k) enplegu-politikak enplegu bat lortzeko nahiko eraginkorrak direla uste du, hala ere, % 40k uste du ez dutela ezertan edo ia ezertan laguntzen.

Laneratzea hobetzeko oso positibotzat hartzen dute enpleguen egokitzapena;baita laguntza ekonomikoak edo laguntza duten enpleguak.

Enpleguari dagokionez, pertsonen erdia baino gehiago aktibo daude enpleguan, eta erdia baino zertxobait gutxiago ez daude aktibo.

Gizon desgaituen lan-egoera emakumeena baino hobea da: enplegua duten gizon gehiago dago emakume baino. Horrez gain, langabezia-tasa txikiagoa ere bada: % 18,9, emakumeen % 24,7aren aldean. Gizonek gehiago lan egiten dute merkatu arruntean;emakumeek, berriz, enplegu-zentro berezietan lan egiten dute eta etxeko lanetan gehiago aritzen dira. Azken 14 urteetan enpleguaren balorazioa handitu da, eta funtsezko elementutzat hartzen dute desgaitasunen bat duten pertsonen gizarteratzea lortzeko.

Txostenak genero-ikuspegi batetik ere aztertzen du desgaitasuna, eta emakumeen egoera hobetu dela adierazten du, baia haien prestakuntza-maila ere.