Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako emakumeek lanaldi partzialeko kontratuen % 79a dute, eta 1,7 ordu gehiago ematen dituzte egunero etxeko lanetan

Horren aldean, eskola-uzteen tasarik txikiena dute eta unibertsitateko ikasketetan ere nagusitzen dira

navarra.es - Sábado, 19 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 18:02h

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeek lanaldi partzialarekin egiten diren hamar kontratuetatik ia zortzi eskuratzen dituzte, eta 1 ordu eta 44 minutu gehiago ematen dituzte egunero etxeko lanetan. Horrela erakusten du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta INAI-NABIko zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranozek gaur goizean aurkeztutako egoeraren diagnostikoak.

Diagnostikoak Nafarroako emakume eta gizonen gaur egungo bilakaera eta egoeraren berri ematen du interesgune nagusietan eta Administrazioan bertan. Halaber, genero-desberdintasunak lantzen dituzten politika publikoen mapa egiten du, eta abiapuntu gisa balio du emakume eta gizonen arteko Berdintasunari buruzko Foru Lege berri bat egiteko.

Hiru bloketan, diagnostikoaren bidez funtsezko lan-ardatzak eta desberdintasun handieneko eremuak eta dauden genero-tarteak funtsean aztertzen dira, eta horiek dira hain zuzen Berdintasuneko Foru Legearen Aurreproiektuan landu beharko direnak.

Diagnostiko hori apiril eta uztail artean egin da, eta datu eta iturri estatistikoak izateaz gain, Berdintasunerako Nafarroako Kontseiluaren iritzia kontuan hartu da, balio erantsi handiko ekarpen kualitatiboak eman dituena. Horrez gain, elkarrizketa sakonak egin zaizkie azterlanerako estrategikoak diren zenbait esparrutako adituei. Diagnostikoa egitearekin batera, nazioarteko eta Estatuko arautegia berrikusi dute, lege autonomikoak konparatu dira eta eskumenak aztertu.

Alde nagusiak

Lanaren eta bizitzaren iraunkortasunaren esparruan, Nafarroako emakumeek gizonen baino % 10,36 okupazio txikiagoa dute, bertikalean eta sektoreen arabera bereizita. Orduko soldataren aldea Nafarroan % 18koa da. Aldi baterako kontratazioaren % 55a emakumeek dute, eta lanaldi partzialeko kontratuen % 79 sinatzen dute.

Azterlanak etxeko lanetan eta zainketetan dagoen desberdintasuna erakusten du, izan ere, 1 ordu eta 44 minutu gehiago ematen dituzte egunero zainketetan, eta 1 ordu eta 30 minutu gutxiago ordaindutako lanean.

Gizarte eta politika esparruetan parte hartzeari dagokionez, azterlanak berdintasuna agertzen du legedian, izan ere, ordezkarien % 50 emakumeak dira. Gobernuari dagokionez, kontseilarien % 55 emakumeak dira, beraz partaidetza hobetu da. Hala ere, tokiko politikan gutxiengo izaten jarraitzen du: alkatetzetan % 22,06 bakarrik dira emakumeak, eta % 35,7 zinegotziak.

Hezkuntza esparruan, azterlanaren arabera, emakumeek arrakasta handiagoa dute nahitaezko mailetan, eta eskola uzteko tasa gizonena baino % 7,1 txikiagoa da. Kopuru handiagoa dira Batxilergoan eta txikiagoa Lanbide Heziketan. Unibertsitateari dagokionez, % 11,82 emakume gehiago dago gizonak baino, nahiz eta ikasketen aukeraketan desberdintasuna egon.

Aisialdiari dagokionez, bereizketa ere antzematen da. Emakumeak beranduago hasten dira kirola egiten, eta maiztasun txikiagoarekin, eta goi-mailako emakume kirolari % 23 gutxiago dago. Mugikortasunari dagokionez, desberdintasunek jarraitzen dute: eskualdean garraio publikoa erabiltzen dutenen % 76a emakumeak dira.

Azkenik, emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez, azterlanaren arabera, sentikortasuna handitu egin eta esparru horretan. Salaketen % 54 kasutan indarkeria fisiko eta psikologikoak dira, eta genero-indarkeriarengatiko heriotza-tasa Nafarroan baxuenetako bat da Estatuan.

Herramientas de Contenido