Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernuak erabat gaitzesten du Bartzelonako atentatu terrorista

Herritarrei dei egiten die bihar, eguerdiko 12:00etan, Nafarroako Jauregiaren aurrean elkartzera

navarra.es - Sábado, 19 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 18:01h

Nafarroako Gobernuak erabateko gaitzespena adierazten du gaur arratsaldean Bartzelonan hainbat biktima eragin dituen atentatu terroristaren aurrean, indarkeria terroristaren beste zentzugabekeria bat.

Gobernuak era berean elkartasuna adierazi nahi die biktimei, euren senide eta gertukoei, baita Bartzelonako herriari eta Kataluniari ere;eta bakearen alde lan egiteko bere konpromiso irmoa adierazten du, giza eskubideen errespetuan oinarrituz eta ezberdinen arteko elkarbizitzan.

Bakearen kulturaren defentsan eta balore demokratikoak berretsiz terrorismoarekin amai dezakegu, herritar guztiok batera.

Era berean, Nafarroako Gobernuak herritarrei dei egiten die bihar, abuztuak 18, Nafarroako Jauregi aurrean deitutako bilkurara agertzera, eguerdiko 12:00etan.