Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Abian da jadanik 2017ko txikigunea Casilda Iturrizar parkean

Bilboko Udalak 0 eta 12 urte bitarteko adingabekoei zuzendutako jai eremua abiarazi du

Domingo, 20 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:36h

Garbiñe Muguruza levanta el trofeo de campeona.

Garbiñe Muguruza levanta el trofeo de campeona. (EFE)

Galería Noticia

Garbiñe Muguruza levanta el trofeo de campeona.

Casilda Iturrizar parkean ireki dira gaur 2017ko Aste Nagusiko Txikiguneko ateak. “Txikiguneko izarrak pizten: atera barruan duzun hori” lemapean, Bilboko Udalak 0 eta 12 urte bitarteko adingabekoei zuzendutako jai giroko aisialdi-eremu hau abiarazi du. Iaz, 144.000 pertsona baina gehiago bertaratu ziren, Bilboko jaietako esparrurik jendetsu eta arrakastatsuenetakoa bihurtuz.

Zanpantzar talde bat arduratu da 2017ko Txikiguneari hasiera emateaz. Aurten, lau gunetan banatuta dago eta 24 jarduera baino gehiago eskainiko ditu, balioek hezkuntzarako zein adin guztietako pertsonen arteko bizikidetzarako duten garrantzia nabarmentzeko asmoz. 2017ko Txikigunea datorren domekara arte (hilak 27) egondo da zabalik, goizez 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldez 16:30etatik 20:00etara bitartean. Txikiguneak berritasun desberdinak izango ditu, umeentzako “makillaje ibiltaria” bezalakoa.

Aurten, oso arrakastatsua izaten den jarduera honek, egunero leku desberdinetan egongo diren bi talde izango ditu. Bestalde, Bilbobusek Txikigunean parte hartuko du “Denboraren autobusa” jarduerarekin.

Gaur hasi eta zapatura arte (hilak 26), udal garraio zerbitzuko unitate bat Txikigunean aparkatuta egongo da, jarduerarako apainduta, eta egunero hiru antzerki-ikuskizun antolatuko dira bertan, 13:00etan, 17:30etan eta 19:30etan. Era berean, BBK Fundazioak Izarren Behatokia informazio poztuan 10.000 eskumutur jarri ditu gurasoen zein arduradunen eskura.Eskumuturrak doakoak dira eta umeen identifikazioa errazten dute. Horrela, umeek galtzekotan euren topaketa ahalbidetuko dute.

Aurten ere, txu-txu trenak Casilda Iturrizar Parkea eta Areatzako jai-eremua lotuko ditu. Datorren domekara arte (hilak 27) erabiltzeko moduan egongo den zerbitzu hau 25 minuturo abiatuko da. Joaneko geltokia Udaletxearen ondoan egongo da, San Agustin Eraikinaren parean, eta itzuliko geltokia Kale Nagusiko 60. zenbakian. Trenak haur-kotxeak eramateko egokituta daude eta homologatutako arrapala bat dute mugikortasun urriko pertsonek trenera gurpil-aulkitik jaitsi gabe sartzeko aukera izan dezaten.