Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Datorren astelehenean irekiko da Zallako Frutagintza-Estazioa bisitatzeko inskripzio-epea

Bisitaldiak hilero egingo dira eta abuztu honetan bertan hasiko dira

Domingo, 20 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:34h

BILBO. Talde handi samarrei (hau da, sei pertsonako edo hortik gorako taldeei) dagokienez, honako telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 944067821. Bisitaldi hori Bizkaia Sartu izeneko programaren barruan sartzen da. Hiritarrei gure lurraldeko tokirik enblematikoenetako batzuk eta bertako lekurik ezezagunetako batzuk erakustea da, hain zuzen ere, programa horren xedea.

Astelehen honetatik bertatik eta abuztuaren 13ra arte zabalik egongo da Zallako Frutagintza-Estazioa ezagutze aldera Bizkaiko Foru Aldundiak hiritarren eskura uzten dituen 120 plazetako bat erreserbatzeko epea.

Bisitaldi gidatu hori irailaren 19an egingo da, mahatsa biltzeko sasoi betean, eta estazioa ikusteko plazak bi txandatan banatuko dira. Txanda bakoitzean 60 pertsona sartuko dira. Goizeko txanda Euskalduna Jauregiaren zabalgunearen paretik aterako da goizeko hamar eta erdietan (10:30), doako autobusez, eta arratsaldeko txanda, berriz, toki beretik abiatuko da arratsaldeko lau eta erdietan (16:30).

Bisitaldi gidatua elebiduna izango da, eta Zallako Frutagintza-Estazioaren instalazioetan zehar egingo den ibilbidea eskainiko da. Instalazio horietan, mahatsa biltzeko prozesua, ardogintzari doakion jarduera hori gure lurraldean sustatzeko hobekuntzak eta estazioan ekoizten diren ardo motak azalduko zaizkie bisitariei.

Bisitaldiak 60 minutuko iraupena izango du, gutxi gorabehera, eta nahitaezkoa izango da plaza erreserbatzea ekitaldi horretan parte hartu ahal izateko. Erreserbak banaka eta on-line soil-soilik egin ahal izango dira, honako helbide honetan: www.bizkaia.eus/bizkaiasartu. Talde handi samarrei (hau da, sei pertsonako edo hortik gorako taldeei) dagokienez, honako telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 944067821. Bizkaia sartu Zallako Frutagintza-Estaziora egingo den bisitaldia Bizkaia Sartu programaren barruan dago.

Programa horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko tokirik enblematikoenetako batzuk eta bertako lekurik ezezagunetako batzuk erakusteko aukera eman nahi dio toki horiek ezagutu nahi dituen pertsona orori.

Bisitaldiak hilero egingo dira eta abuztu honetan bertan hasiko dira;izan ere, bihar bisitaldi bat egingo da Euskalduna Jauregian, baina harako plazak agorturik daude dagoeneko. Bisitaldiok 2018. urteko amaierara arte iraungo dute. Ibilaldiak publikoarentzat irekita egon ohi ez diren tokietan zehar burutuko dira.

Herramientas de Contenido