Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Gaztediaren Etxeak bertako aretoak erabiltzeko eskaerak egiteko epea ireki du;zerbitzu honek iaz bere errekorra gainditu zuen, 100 gazte talde egonko

2016ko irailetik 2017ko ekainera aretoen erabilera programatua azken hamar urteetako batez bestekotik ia 24 puntu goragokoa izan da

Domingo, 20 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:20h

Gaztediaren Etxeak 2017ko irailetik 2018ko ekainera bitarte bertako aretoak doan erabiltzeko eskaerak egiteko epea ireki du. Zerbitzu hori betidanik dago abian, baina, datuen arabera, behera egin beharrean, erabilerak gora egiten jarraitzen du. Erabiltzaile egonkorrendako areto eskariak iaz erabat gainditu zuen azken hamar urteetako batez bestekoa. 100 gazte taldek egin zuten eskaera 2016ko irailetik 2017ko ekainera instalazioak erabiltzeko. Gune horietan hainbat jarduera egin ziren: jolasak, antzerkia, musika entseguak, literatur saioak, etab.

Eredu gisa, aurreko bi ikasturteetako eskaera kopurua ikus daiteke: 82 eta 86 eskaera egon ziren, hurrenez hurren. Hortaz, iaz, Gaztediaren Etxeko aretoetako erabiltzaile egonkorrak azken hamar urteetako batez bestekotik 23,6 puntu goragokoa izan zen, zeina urteko 76,4 eskaeratan dagoen.

Aretoak lagatzeko zerbitzuaren xedea da Gaztediaren Etxeko guneak doan erabiltzea ahalbidetzea erabiltzaile egonkorrei;hots, astero beti ordutegi berean jarduerak egiteko areto bat behar duten pertsona zein kolektiboei. 14 eta 30 urte arteko gazteek jarduerak egin ahal izateko guneak sortzeko modu bat da. Oro har, ikasturte amaieran, aurkezpen ireki bat egin ohi da, jarduera gazte gehiagorengana helarazteko. Gaztediaren Etxeak 2.630 metro karratu ditu, 28 aretotan banatuta.

Gaztediaren Etxeko guneak 2017-2018ko ikasturtean era egonkorrean erabiltzeko eskaerak egiteko epea irailaren 16an amaituko da. Eskaera egin nahi dutenek Gaztediaren Etxean emango dieten inprimakia bete beharko dute, non eskatuko baitzaie adieraztea zein egunetan eta zein ordutan erabili nahi duten aretoa. Eskabide guztiak jaso ondoren ordutegiak esleituko dira, egingo den jardueraren eta erabilgarri dauden aretoen arabera, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie.