Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Gizakiok aldaketa-eragile gisa dugun gaitasuna adierazteko topografiari buruzko esku-hartze artistikoa;horra Françoise Vannerauden proposamena, Ziuda

Mapamunditarrak 2017 ekimenaren barruan, Ziudadelan bere lana erakutsiko duen bosgarren sortzailea da, eta gaur arratsaldean topaketa bat izango du publikoarekin

Domingo, 20 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:16h

Mapamunditarrak 2017ko hamaikagarren edizioa aurrera doa. Aurtengo programak -Ibili, modu asko izenburupean- mota askotariko kultur proposamenak biltzen ditu berriz ere. Gaur goizean, Ziudadelako Labean Zeharkaldia aurkeztu da, gizakia aldaketa-eragilea dela erakusten duen metafora bat, irailaren 24ra arte ikusgai egongo dena.

Françoise Vanneraud egileak, Iruñeko Udaleko Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek eta Mapamunditarrak 2017ko komisario Alexandra Baurèsek aurkeztu dute gaur jendearentzat zabaldu den instalazioa. Zeharkaldia aretoko baldosazko zoru gainean egindako serigrafia bat da, zeinak sestra-kurbak irudikatzen dituen, ikusleekin interaktiboa den topografia batean.

Egilea Frantzian sortu zen (Nantes, 1984) baina Madrilen bizi da, eta Nafarroako iparraldeko topografia zedarritu duen instalazioa paratu du Labean, halako maneran non bisitarien ikusmenari deitzeaz gain, esperimentatzeko aukera ere emango dien. Zeharkaldia (La travesía) lana itxuraz aldatuko da , behin eta berriz zapaldua izatearen ondorioz., . Hala, kausa-efektu harreman batek eragingo du, betiere obra artistikoaren erabileraren intentsitatearen arabera, zenbat hondatu edo eraldatuko den, agian baita suntsitzeraino ere. Vannerauden instalazioak islatu nahi du gizakia aldaketa-eragilea dela, eta muturreraino eramango du metafora hori.

Artista Arte Ederretan lizentziatu zen Nanteseko École Nationale des Beaux-Arts eskolan;hainbat master egin ditu, horietako azkena Artea, Sormena eta Ikerketari buruzkoa, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean;hainbat erakusketatan parte hartu izan du, bakarka zein taldeka, Espainian eta Frantzian. Obrak ditu Explum Fundazioa (Murtzia);Galerie Municipale du Château d"Eau (Toulouse);Artothèque Antonin Artaud (Marseille) eta Caixa Galicia Fundazioko bildumetan.

Mapamunditarrak 2017 ekimenaren barruan programatuta dauden egile eta publikoaren arteko topaketen artean aurreikusita dago gaur arratsaldean, 19:00etan, Vanneraud eta publikoaren arteko topaketa bat egitea, Labean, lehen eskutik azaltzeko ikusgai dagoen lanaren nondik norakoak, sormen-prozesua, helburu artistikoak... baita bertaratutakoek egindako galderei erantzuna emateko ere.

Herramientas de Contenido