Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Kung Fu Panda eta Peter Pan izango dira Iruñeko Udalaren atari zabaleko zinemaren azkenaurreko asteari hasiera emango dioten pertsonaiak

Asteleheneko proiekzioa Sanduzelain izango da, eta asteartean Txantreak hartuko du lekukoa, euskaraz izango den proiekzio batekin

Domingo, 20 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:18h

Astelehenean hasiko da zinema-gauen azkenaurreko astea, Dreamworks ekoiztetxearen Kung Fu Panda borroka-arteak egiten dituen hartzaren sagaren hirugarren atalarekin. 95 minutuko animaziozko filma da, 2016an estreinatua eta Txina eta Estatu Batuen artean ekoiztua. Oraingo honetan, hartz protagonistak, Pok, bi erronka epikori egin beharko die aurre: batek naturaz gaindiko jatorria du;bestea bere etxetik oso gertu izango da, Poren aita biologikoa dela dioen hartza agertuko baita. Zinema-emanaldia, zikloko guztiak bezalaxe, 22:00etan hasiko da. Saioa Gortari Doktorearen plazan izango da, Sanduzelain.

Astearterako proposamena Pan, Sekula Betirako Bidaia da, abenturazko film iparramerikarra, 7 urtetik gorakoentzat. 111 minutu irauten du, eta Peterren istorioa kontatzen du, Londreseko umezurtz-etxe ilun batean bizi den 12 urteko haurra. Gau batean Sekula Betirako izeneko alegiazko mundu batera eramaten dute, non piratak, gudariak eta maitagarriak bizi diren. Uharte horretan bizitako abenturek, gainera, haren amak zergatik abandonatu zuen ikertzen lagunduko diote. Emanaldia euskaraz izango da, Salestarren patioan (Txantrea).

Astearen bigarren zatiak beste hiru film ekarriko ditu Iruñera. Horien aktore zerrendetan Robert De Niro, Anne Hathaway, Bill Murray edo Ben Kingsley daude, besteak beste, eta Aintzirako parkean, Yamaguchi plazan eta San Frantzisko plazan ikusi ahal izango dira. Honako hauek dira proposamenak: Pesadillas, El becario eta El libro de la selva.

Herramientas de Contenido