Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Udalak elkarretaratze isila deitu du eguerdirako Udaletxe plazan, atzo Bartzelonan eta Cambrilsen izandako atentatuen harira

Domingo, 20 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:15h

Iruñeko Udalak herritarrei dei egiten die gaur eguerdian elkarretaratze isila egin dezaten Udaletxe plazan, atzo arratsaldean Bartzelonan eta bart Cambrilsen izandako atentatuak gaitzesteko, non azken balantzearen arabera hamahiru hildako eta ehun zauritu baino gehiago izan diren. Hartara, Udalak bat egiten du Bartzelonako Udalak eta Kataluniako instituzioek egindako deialdiarekin, minutu bateko isilaldia egiteko atentatuarengatik.

Halaber, Iruñeko alkate Joseba Asironek Udaletxeko bandera ofizialak hiru egunez haga erdian jartzea agindu du, dolu-seinale moduan, atzoko atentatuengatik.

Herramientas de Contenido